Borrar
Musika Plazako kioskora igo ziren Enbatako neskak irabazitako bi danderak (Astillero eta Pasaia) astindu eta zaleen txaloak jasotzera. ARGAZKIAK AMAXKAR

Nesken Enbatak indartsu ekin dio ETE Ligari

Bi lehenengo jardunaldiak irabazi dituzte, Astillero eta Pasaian, erlojupekoan eta aurrez aurrekoan

Juan Mari Zubiaurre

ZARAUTZ.

Lunes, 23 de junio 2025, 21:50

Azken asteetan ikusitakoaren arabera, arraunzale urdinak erne zeuden ETE Ligaren hasierara begira, non Zarautz Arraun Elkarteko neskak zerbait handia egin zezaketela pentsatuz.

Asteburuak bi aukera ematen zizkion Enbatari, Astilleron lehenengoa eta Pasaian bigarrena. Ez zuten gehiegi itxaron behar izan zaleek urteko lehen garaipena ikusteko.

Larunbat eguerdian erlojupekoa zuten Juanjo Etxarteren neskek eta ez zuten huts egin. Lehen ziabogan dagoeneko denbora hoberena ezarri eta hotik helmugara diferentzia zabaldu besterik ez zuten egin.

Zarauztarren garaipenari aurre egiteko gai izan ziren bakarrak San Juaneko batelerak izan ziren baina amaieran zazpi segundoko aldea atera zioten pasaitarren ontziari. Hasiera bikaina ematen zioten gure neskek ETE Ligari. Bat lehiatu eta bera irabazi.

Dena den, gehiegi ospatzeko denborarik gabe, igande eguerdian Pasaian zuten bigarren erronka, Adinberri Bandera. Bezperako emaitzak kontutan izanik, txanda nagusian kokatuta geratu ziren zarauztarrak, San Juan eta Kaikurekin lehia zuzenean.

Beste aurreko bi txanden denborak jakinda, ekin zioten hiru traineruek borrokari eta bizkor ikusi zen biren arteko estropada izango zela, bizkaitarrak atzean geratzen hasi baitziren lehen luzean.

Indartsua izan zen Enbataren lehen luze hori baina ziabogan ez zuten nahi bezala asmatu eta gauzak pare parean geratu ziren bigarren luzearen hasieran.

Ondorengo ziabogatik berriz parean atera eta azken luzeak erabakiko zuen irabazlea. Amaierako txanpa ikusgarria osatu zuten bi traineruek eta azken metroetan diferentziarik ez zen ikusten beraien artean. Helmugan bi ontziak alderik gabe eta dena epaileen eskutan geratzen zen.

Zorionez, bideoak hamabost ehuneneko aldea zarauztarren alde erakutsi eta bigarren bandera eskuratu zuten gure neskak.

Sailkapen orokorrean lehenak dira 18 punturekin eta San Juan da bigarren 16rekin. Urrutirago daude Kaiku (13), Deusto (12) eta Ondarroa (11). Hau hasi besterik ez da egin baina itxura paregabea hartu du. Igande arratsaldean zaleen harrerarekin gozatu zuten arraunlariak, kalez kale Musika Plazan eta udaletxean geldialdiak eginaz, ekarritako bi banderak astinduz.

Mutilak hobeto Astilleron

Neskekin batera lehiatu zuten Enbatako mutilek ere. Asier Puertasen arraunlariek lan hobea egin zuten erlojupekoan, Astilleron. Laugarren bukatu zuten baina Zumaia eta Arkote oso hurbil zituztela (3 segundotan 3 ontziak).

Igandean Pasaian, txanda nagusian lehiatzeko eskubidea lortu zuten baina ez zuten bezperako maila eman. Txandan azkenak eta sailkapenean seigarren. Nagusian bosgarrenak dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nesken Enbatak indartsu ekin dio ETE Ligari

Nesken Enbatak indartsu ekin dio ETE Ligari