Neguko arroparen bilketa errefuxiatuentzat

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Datorren larunbatean, hilak 17an, Zaporeak taldeko lagunek 'Jantzi Negua' pertsona errefuxiatuentzako neguko arropa bilketa bat egitera doaz Euskal Herri mailan, eta Zarautzen ere ekimena bultzatuko da. Horregatik, Zarautzen erropa bilketa, hilak 16an, ostiral arratsaldean (ordutegia 16:00etatik 20:00etara) eta larunbatean (ordutegia 10:00etatik 20:00etara) egingo da Kale Nagusian, Maza izandakoan. Horrela, ondo dagoen neguko erropa jasoko dute.

 

Fotos

Vídeos