Borrar

Zarautz

Nahia elkarteak antolatuta, UdaberrikoIX. azoka, ostegun eta ostiralean

A. E.

Zarautz.

Lunes, 14 de abril 2025, 19:53

Hemen dugu aurten ere Zarauzko Artista eta Artisauen Nahia elkarteak antolaturiko Udaberriko azoka. Urtero bezala, Zarauzko Lege Zaharren Enparantza sormenaren eta talentuaren erakuslehio bihurtuko da datorren ostegun eta ostiralean, apirilaren 17 eta 18an, hainbat artisau eta gertuko sortzaile elkartuko dituen azoka ospatuko bait da. Goiz eta arratsaldez irekiko duen azokan, aukera paregabea dedikazioz eta pasioz sortutako gertuko produktuak eskuratzeko.

Zozketa

Udaberriko azoka honetan, artisau eta sortzaile mota ugari elkartuko dira beste behin, ehungintza eta bitxigintzatik hasi eta ilustrazio edo ukendu naturaletaraino. Sormena eta tradizioa uztartuz, artisauak ezagutu eta jai giroaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Gainera, azokan egiten diren erosketen artean, Nahia Elkarteak Kirkila jatetxean jatordu goxo bat zozketatuko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nahia elkarteak antolatuta, UdaberrikoIX. azoka, ostegun eta ostiralean