Borrar
Las diez noticias de la jornada

Nadia Erostarbek amaitu du CT-ko ibilbidea eta orain CS-an lehiatuko du

Margaret River Pro txapelketan kanporatu egin dute eta Championship Tourrari agur esan dio

J.M. ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:30

Nadia Erostarbe zarauztar surflariak ez du aurrera egiterik izan Margaret River Pro txapelketan, Australiako uretan. Probako lehen txandan aritu zen Nadia eta hirugarren amaitu ondoren, azken kanporaketa bat izan zuen aurrera egiteko baina bi aurkari oso indartsu izan zituen bere txandan, Erin Brooks kanadiarra eta Lakey Perterson estatubatuarra.

Erostarbek ez zuen asmatu eta kanporatua izan ondoren, agur esan dio Championship Tourrari (CT), surfaren maila gorenari. Ordezko bezala sartu da zarauztarra goi mailako txapelketa honetan baina orain Challenger Series 2025 lehiatzeko aukera izango du eta berriro goi mailara itzultzeko aukera zabaltzen zaio.

Ekainaren 2an hasiko dira berriz Australian (Burton Automotive Newcastle Surfest) eta ondoren, Hego Afrika (Ballito Pro), Estatu Batuak (Lexus US Open of Surfing), Portugal (Ericeira Pro) eta Brasil (Saquarema Pro) bisitatuko ditu Nadiak.

Ez da bakarrik egongo: beste bi zarauztar surflarik ere lehiatuko dute txapelketa honetan goi mailara igotzeko ametsarekin, Keoni Lasa eta Adur Amatriain.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nadia Erostarbek amaitu du CT-ko ibilbidea eta orain CS-an lehiatuko du