Borrar

Mutrikuko estropadan Enbatak KAE-1 Ligako denbora onena egin zuen

J.M. ZUBIAURRE

zarautz.

Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:29

Zarautz Arraun Elkarteko senior mutil eta neskak hurbil dute denboraldi ofizialaren hasiera eta amaitu dituzte aurredenboraldiko estropada guztiak.

Azkena, joan den igandean izan zuten mutilak, Mutrikuko Udalaren XXIV. Bandera Traineru Estropada izan zen. Asier Puertasen arraunlariak oso lan txukuna egin zuten. Euren txandan bizkorrenak izan ziren, atzetik utziz, Zumaia, Santurtzi eta San Pedro.

Sailkapen orokorrean, zarauztarrak zortzigarren amaitu zuten, 20:40:93 denborarekin bukatuz, garile izan zen Donostiarrarengandik 39 segundotara. Gainera KAE-1 Ligako traineru bizkorrena izan zen ZAEkoa eta horrek garbi erakusten du, neguko lana ondo egin dela eta presta daudela uda eder bat eskaintzeko zaleei.

Larunbat honetan, Orion, Gipuzkoako Traineru Txapelketa izango da eta bertan egongo dira goizeko 10:30ean hasiko den estropadan bi Embatak, neskena zein mutilena. KAE-1 Liga eta ETE Liga Astilleron hasiko dute bi ontziak ekainak 21ean.

Azkenik. ZAEk arraun Udalekuak egingo ditu aurten ere. LH5. LH6 eta DBHko ikasleei zuzenduak daude hamabostaldiko txandetan (3 txanda astelehenetik ostiralera). Informazio gehiago 688 649 307 zenbakian WhatsAapp bidez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mutrikuko estropadan Enbatak KAE-1 Ligako denbora onena egin zuen