Musika Eskola, musikaren harrobia

Denak batera. Jaialdiari amaiera emateko adin guztietako ikasleek elkarrekin jo eta abestu zuten, bertaratu ziren ehunka lagunen belarriak alaituz. / AMAXKAR
Denak batera. Jaialdiari amaiera emateko adin guztietako ikasleek elkarrekin jo eta abestu zuten, bertaratu ziren ehunka lagunen belarriak alaituz. / AMAXKAR

Ikasleak kurtso amaierako jaialdi bikaina egin zuten kiroldegian entzuleen gozamenerako |

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Ostiralean, Musika Egunean, ospatu zuten kiroldegian kurtso bukaerako jaialdia Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleek. 300 ikasle izango ziren gutxi gorabehera bertan baina Musika eskolan gaur egun 450 ikasle badituzte.

Adin guztietako ikasleek parte hartu zuten emanaldian. Txikienak 4 urte, eta helduak? Galdetu ere ez. Talde klasikoek eta konboek ere saio ederrak borobildu zituzten. Bi talde hauetan parte hartzeko aukera dute 2. maila bukatzen duten ikasleek.

Musika Eskola sartzeko egiten den zozketaren ondoren, dituzten baliabideak kontuan edukita, eta itxaron zerrenda martxan dela aurten 3 haur eta 9 heldu gelditu dira zerrenda honetan. Urtero ikasle kopurua gehitu egiten da eta «ilusio horrekin jarraituko dutela lanean hurrengo ikasturtean», adierazi dute.

Dena oso ondo joan zen. Orain oporrak eta irailean berriz gogoz musikarekin gozatzera. Ordurako gogoan izan hauek direla musika eskolan eskaintzen diren musika tresnak: biolina, biolontxeloa, bonbardinoa, gitarra, klarinetea, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitixa-panderoa, tronboia, tronpa, tronpeta, txistua eta zeharkako flauta. Azpimarragarria da baita Musikoterapia ere eskaintzen dela Imanol Urbieta Musika Eskolan, arazo ezberdinak izan ditzaketen herritarrak ere musikaz gozatzeko aukera izan dezaten. Zuzendaritzatik gogorarazi dute Musika Eskola denei zabalik dagoela.