Muno anaiak abantaila nabarmenarekin gaurko Mus IKurriñaren finalerako

Kulixkan egingo da, ondoren sari banaketa, afaria eta mus azkarra

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketaren finala egingo da gaur 19:00etan Kulixka jatetxean. 6.000 euro irabazi nahian, finalera Muno anaiak eta Antxon-Juanjo bikoteak iritsi dira. Abantaila nabarmenda dute azpeitiarrek. Hauek 3 partida dituzte galduta, aldiz, Juanjo eta Antxonek galdutako 7 partidekin iritsi dira finalera; beraz desabantaila hau izango dute finalerako, 8 partida galtzen dituen bikotea kaleratua geratzen baita. Bikote irabazleak 6.000 euro jasoko ditu eta 1.000 bigarrenek.

Finalaren ostean sari banaketa egingo da lehenengo 36 bikoterentzat eta sari banaketan egotea beharrezkoa izango da saria jasotzeko. Ondoren afaria eta mus azkarra jokatuko da.