Moila biziberritzen ekimena gaur itzuliko da kukaña eta guzti

Kukaña. Moilan. /  AMAXKAR
Kukaña. Moilan. / AMAXKAR

Azken urteetan Zarauzko Arraun Elkarteak bultzatutako ekimenak arrakasta handia izan du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Gaur 17:00etan, eta itsasgora aprobetxatuz, Moila biziberritzen ekimenaren beste saio bat izango da gure herriko portuan. Jolas ugari antolatuko dituzte edadean aurrera doazen askorentzat herriko igerileku berezia izan denaren txoko honetan.

Kukaña jokoak jende asko erakartzen du, bai parte hartzera eta baita ikustera ere. Honen ondoan, tranpolinetik 'murkil' egiteko gazteek duten trebeziak ere ikusmin handia sortarazten du. Uda honetako lehen zita gaur izango da.

Ikastaro plazak libre

Kiroldegitik jakinarazi dute plaza libreak daudela oraindik uztaileko 2. hamabostaldiko haur igeriketa ikastaro intentsiboetarako: Dordoka eta Karramarro mailetan (10:45 eta 11:30ean), Olagarro mailan (10:00etan), eta Igela eta Marrazo mailetan (10:45ean). Interesatuek kiroldegiko harreran ostirala baino lehen eman beharko dute izena.

Era berean, helduentzat ere plaza libreak daude hurrengo ikastaroetan: spinning astearte eta ostegunean, 19:00etan. Total Training astelehen eta asteazkenean, 11:15ean eta zunba astearte eta ostegunean, 9:30ean. Informazio gehiagorako ineteresatuek 943005123 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean eskuratu dezakete.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos