Mintzalagun egitasmoaren ikasturte bukaerako festa

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Gaur arratsaldean, 19:30ean Modelo aretoan, Mintzalagun egitasmoaren ikasturte bukaerako ekitaldia izango da. Mintzalagun egitasmoak dagoeneko 10 urte bete ditu Urola Kostan eta urte guzti hauetan egindako ekintzen argazkiak erakusteaz gain, hainbat oroitzapen gogora ekarri eta parte-hartzaileentzat sariak ere banatuko dira. Ospakizun-ekitaldi honetara gonbidatuta zaudete modu batean edo bestean 10 urteotan ekimenean parte hartu duzuen guztiak: bidelariak, bidelagunak eta antolatzaileak. Jakina, ongietorriak izango dira eskualdeko herritar- euskaltzale guztiak. Programa dinamizatzeko lanak AEKk egiten ditu. Egitasmoak bilakaera ona izan du eta parte-hartzaile kopuruak nabarmen egin du gora.