Mendi jardunaldiak prestatu dituzte

Pagoeta eguna. Ekainaren 2an 60. edizioa beteko da. /  IÑAKI
Pagoeta eguna. Ekainaren 2an 60. edizioa beteko da. / IÑAKI

Pagoeta Mendizale Elkarteak mendi ibilaldiak eta jardunaldiak antolatu ditu ostegunean hasita

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatu ditu hurrengo asteetarako mendi ibilaldiak eta jardunaldiak. Ibilaldiei dagokionez, datorren iganderako, maiatzak 5, Nafarroara egun osorako mendi irteera antolatu du elkarteak. Ibilaldia, Kasedan hasi eta Galipentzu herritik igaro ondoren Uxue herri interesantean amaituko da. Bost ordu eta erdi ingurukoa izango da eta zailtasunik gabekoa da. Izen ematea Mendizabal dendan egin behar da.

Hurrengo ibilaldia, maiatzaren 12an egingo da, igandea. Zarauzko Beteranoen XVIII. Ibilaldia da. Kantauri itsasertzean eta inguruan egingo da. Deban hasi eta Mutrikurako bidea egingo da, eta aurrera jarraituz Saturrarango hondartzatik igaro ondoren Ondarroan amaituko da. 10 km inguruko ibilaldia izango da eta 450 metro inguruko malda dauka.

Ibilaldi hori osatzeko zailtasuna dutenek aukera dute Mutrikuraino autobusez joan eta handik asteko. Aukera honek 5,3 km inguru eta 250 metrotako desnibela dauka. Ondoren, ohi bezala eta mahai inguruan bilduta bazkaria izango da 30 euroren truke Ondarroako Batzokian.

Mendi jardunaldiak

Maiatzaren 2tik ekainaren 2ra, Pagoeta Mendizale Elkarteak urteroko jardunaldiak antolatu ditu. Ostegunean, Txiki Polit tabernan arratsaldeko 20:00etan Joseba Iztuetaren 'Denbora izeneko leku bat' emanaldia izango da.

Maiatzak 9, 16 eta 23an, ostegunak denak, beste hiru emanaldi antolatu dituzte eta jardunaldiei amaiera emateko, ekainak 2 igandea, Pagoeta Egunaren 60. edizioa burutuko da. 8:00etan txistulariak kaleak alaitu eta 8:30ean Pagoetara joateko irteera emango zaio Guria taberna aurretik. Bertan 11:30ean Meza gurutze ondoan eta ondoren erromeri giroa musikarekin eta salda beroarekin.