Borrar
MARIA EIZAGIRRE AZKEN AFARI SOLIDARIOAN

MARIA EIZAGIRRE AZKEN AFARI SOLIDARIOAN

Domingo, 9 de junio 2019, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kurtso honetako azken afari solidarioa egin zuten Azken Portuko biltoki zaharrean joan den ostiralean. Udaran atsedena hartuko dute eta udazkenean berriro itzuliko dira afariak. Azken honetan Maria Eizagirre izan zen gonbidatua. Berak ireki zuen kurtsoko lehen afari solidarioa 2018ko udazkenean eta berak itxi du baita kooperatzaileen zerrenda. Tarte horretan Madagaskarren egon da eta han bizitakoa kontatzera hurbildu zen. Arantxa Arrutik egin zion sarrera eta ondoren han bere bidaian egindakoaren berri eman zuen. Urteak daramatza Mariak Afrikako uharte honetara joaten eta denbora horretan bilakaera baikorra ikusi duela azpimarratu zuen bere solasaldian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios