Margolan berrituak guztien oniritzia jaso zuen

Jende ugari azaldu zen ostiraleko inaugurazio ekitaldira, Iñurritzako parkera. Salbatore Mitxelenaren familiartekoak, Xabier Egaña eta bere lana babesten duten lagunak, udaletxeko ordezkariak, Iñurritza auzoan bizi diren herritarrak ... Salbatore Mitxelenaren omenez berreginiko margolanak guztien oniritzia jaso zuen. Andu Lertxundik hartu zuen lehendabizi hitza eta ondoren Jose Luis Padron-ek, berak idatzitako poemak irakurri zituen.