Zarautz
Maitasun kontzertua Merkatu PlazanSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Maitasun kontzertua Merkatu PlazanA. E.
zarautz.
Jueves, 20 de febrero 2025, 20:30
Gaur, ostirala, otsailak 21, arratsaldeko 20:00etan, urtero moduz, Zarautz Abesbatzak Maitasunezko kontzertua emango du Zarauzko Merkatu plazako lehen solairuan. Euskal kantu askotan maitasuna minarekin azaltzen da 'Maite bat maitatzen dut, itxaropenik gabe...'; 'Nik zu maite, zuk ni ez...'; 'Noizbait iluntzen bada nigan zure irudi eztia, kontu egizu maite, galdua dedala bizia'...
Zarautz Abesbatzak maitasun handiz abestuko dituen kantek maitasuna eta maite-mina euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan adieraziko dute.
Abestuko duten kantu sorta: 'Bi maitaleren istorioa', 1940. urtean estreinatu zen Quintanaren Jai-Alai filmean euskaraz azaldutako maitasunezko kantu ederra; Romandia aldeko erromantze oso zahar bat; Xabier Leteren maitasunezko kantu gozo bat; Zuberotar abestiak... Eta aurten, beste 2 kantu berri estreinatuko dituzte; bat, Euskal kantarik zaharrenetarikoa, Lope de Vegak Araban jaso eta 1618. urtean idatzitako Los Ramilletes de Madrid lanean, euskaraz azaldu zuen bertsoa: 'Zure begi ederrok, ene laztana, katibaturik gabe, librea nintzana'. Bertso zati hau bere doinuarekin soilik hartuta Zarautz Abesbatzarentzat moldatu berria dutela lehen aldiz abestuko dute. Eta beste kantu berria, Anje Duhalderen 'Maitasun Aroa'.
Kanta batzuek entzulearekin batera abesten dira emanaldi honetan. Urtero bertaratzen direnek ondo dakite zein kantu diren, Jose Inazio Iztuetak bere 2. bikoteari, Kontxexi azpeitiarrari eskainitako bertso batzuek, beste kanta ezagun batzuren artean, eta emanaldia amaitzeko abesten duten Mexikar kantu bat, Joxelu Anaiak taldeak euskaraz abesten duena, 'Hil Arteraino' kanta mitikoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.