Borrar
Roberts. Errebote lanetan bikain ibili zen Ulaciako jokalaria, baita saskiratzerakoan ere. AMAXKAR
Luzapenean galdu zuen Ulacia Grupok Pas Pielagosen aurka

Luzapenean galdu zuen Ulacia Grupok Pas Pielagosen aurka

45 minutuko partidaren ostean 3 puntuz galdu zuen Ulacia Grupok Pas Pielagosen aurka. Bigarren urtez jarraian, luzapenean kantabriarrak garaile

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Jueves, 15 de marzo 2018, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Laurdenez laurden, minutuz minutu, lan txukuna egiten ibili ziren igandean Ulacia Grupoko mutilak. Baloi galdu eta berreskuratuen ataletan kenduta, gainerakoetan hobeto aritu ziren zarauztarrak. Portzentaje onak, errebotean pareko... Partida irabazteko jabetza ere izan zuten 6 segundoren faltan, baina luzapena behartu zuten Pielagosekoek.

Laurdenez laurden abantaila laburrak izan zituzten etxekoek. Tarte bat zabaltzen zutenerako segituan gerturatzen ziren kanpokoak. Baina lehen bi laurdenetan markagailuan aurretik izan ziren, atsedenaldira bost puntuko abantailarekin joan zirelarik Iñaki Jimenezenak (45 eta 40).

Garaipenaren bidea argi ikusten zen jabetzak ongi baliatzean eta baloirik ez galtzean zegoela. Errebotean nahi baino baloi gehiago oparitu zituzten arren, Ulaciakoek ere kopuru polita hartu zuten erasokoan. Hala, azken laurdenera 8 puntuko abantailarekin iritsi zen etxeko taldea. Jokoan serio, Aldalur hiruko marratik asmatuz (zazpi guztira) eta Roberts uztaipean erreferente nabarmen izaten.

Baina, askotan esan ohi den bezala, partidan 40 minutuetan serio egon beharra dago. Azken laurdeneko lehen bi minutuetan hiru baloi lapurtu zituzten Pielagosekoek eta markagailua berdindu zuten 8 minuturen faltan. Hala, laurden guztian joan etorriko jokoa izan zen. Minutu eta erdiren faltan, kanpoko taldea 5 puntuk goitik zen, baina aurretik aipatutako Aldalur eta Robertsi esker, sei segundoren faltan irabazteko baloia eskutan izan zuten etxekoek. Defentsak asmatu eta 82nako berdinketarekin luzapena jokatu zen.

Luzapenean kanpoko taldea gehiago izan zen. Etxekoak 13 puntu egitea lortu zuten eta Pas Pielagosekoak berriz 16. Aldalurren emaria geratu zuten eta, abantaila laburra lortu bazuten ere, kanpokoak izan ziren garaile 95-98.

Zarauztar taldeko saskiratzailerik onenak Roberts eta Aldalur izan ziren, lehenengoak 27 puntu egin zituen (partidako saskiratzailerik onena izango zen) eta bigarrenak 23 puntu. Robertsek gainera 13 errebote eskuratu zituen, hauetatik defentsa lanean 9 eta erasoan 4. Saulkapenean emaitza honek ez du eraginik, Gimnasticaren aurretik mantentzen dira zarauztarrak baina Mondragon Unibertsitatea bi puntura mantentzen da.

Asteburu honetan Arrasaten jokatuko dute Grupo Ulaciako jokalariak Ointxeren kontra. Berebiziko garrantzia izango duen norgehiagoka izango da Arrasatekoa. Ea joanekoan bezala zarauztarrena den garaipena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios