Borrar
Ikasle zarauztarrak eta Pontarlier-goak eskia praktikatzen. DV
Lizardi Institutukoak eskia praktikatzen, Pontarlier-en

Lizardi Institutukoak eskia praktikatzen, Pontarlier-en

El Diario Vasco

ZARAUTZ.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 18 de enero 2019, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtarrilaren 12tik 20 arte Lizardi Institutuko 23 ikasle Pontarlier-en dabiltza. Aurtengoan kirol elkartrukean. Ikasle zarauztarrak, frantsezekin batera, iraupen eskia praktikatzeko aukera izan dute. Bi egunetan egin dute iraupen eskia, bai klasikoan, bai skating-ean. Eski alpinoa ere beste bi egunetan praktikatzeko aukera izan dute, Chamonixen eta Metabiefen eta mendi buelta, paisai zoragarriekin gozatuz, ere egin dute. Suitzako Lausanan dagoen museo olinpikoa bisitatzeko aukera izan dute eta instituan bertan zenbait ekintza egin dituzte dagoeneko biatlhona zer den eta ikasleak nola prestatzen diren ikasiz.

Bertako familietan pasatzen ari dira astea, frantses hizkuntza aberastuz eta beraien bizitzeko eran eta kulturan integratuz. Zarauzko ikasleak oso gustora daude familietan, esperientzia benetan aberasgarria guztientzat.

Beraiek maiatzaren amaieran etorriko dira Zarautzera. Egingo duten egitaraua dagoeneko prest du Lizardi Institutuak. Beraien egonaldia borobiltzeko, Lizardiko arduradunez gain, jakin badakigu ikasleekin eta familiekin kontatzen dela. Urte askotako elkartrukea da Lizardi Institutua eta Pontarlierko Institutuan artekoa eta ikusi daitekeenez, ekimenak sendo eta arrakastatsu jarraitzen du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios