Borrar
Lehiaketan parte hartu duen hirukotea, Iñigo Amenabar eta Nagore Azuabarrenarekin, Lizardin. ETXEBERRIA
Lizardi Institutuko ikasleek Hormigoi Lehiaketa Mundialean hartu dute parte

Zarautz

Lizardi Institutuko ikasleek Hormigoi Lehiaketa Mundialean hartu dute parte

Aurten Estatu osora zabaldu da deialdia, orotara 600 ikastetxetik gora izan direlarik lehiaketan; Gipuzkoako 20

Lunes, 5 de mayo 2025

COAATG Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak bat egin du bere homologo nafarrak antolatutako ekimenarekin, eta lurraldeko 20 ikastetxe animatu dira Hormigoi Lehiaketa Mundialean parte hartzera. Egitasmoa Nafarroako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak abiatu zuen iaz, eta bigarren deialdi honetan 12 probintziatako 600dik gora ikastetxe lehiatu dira. Horien artean da Zarauzko Lizardi Institutua, eta egindako lanaren emaitza erakutsi berri dute prentsaurrean. Agerraldian, Nagore Azuabarrena COAATGko presidentea, Iñigo Amenabar Lizardi Institutuko Teknologia alorreko irakaslea eta Ibai Cheng, Hegoi Otermin eta Axel Coronado ikasleak izan ziren. Beraiek explikatu zituzten lehiaketaren nondik-norakoak eta aurkeztutako lanaren berri eman zuten.

«Erreleboa falta da»

Azuabarrenaren hitzetan, «lehiaketaren bidez bizitegi-erronkari erantzun nahi zaio. Etxebizitza berrien eskaria handia da egun, eta behar horri erantzuteko 20.000 tekniko berri beharko direla aurreikusi da. Erreleboa falta da, ordea, eta talentu gaztea erakartzea funtsezkoa da lanpostuak hutsik geratu ez daitezen». Izan ere, arkitekto teknikoen lana oraindik ezezaguna dela azaldu zuen, eta horri aurre egiteko helburua duela Hormigoi-Lehiaketa Mundialak.

Gazteen egitekoa, beraz, argia da: hormigoi sendoena lortzea. Ikastetxeek martxoan eman zuten izena, eta apirilean hormigoia egiteko materiala jaso zuten. «Ikasleek gogotsu hartu dute erronka, eta oso ondo pasatu dute hormigoia osatzen. Gorabeherak ere izan dira, baina ekimena baliagarria izan zaie material honen ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko, eta arkitekto teknikoek prozesu osoan duten paper garrantzitsuaz jabetzeko», nabarmendu zuen Amenabarrek. Ikasleak motibatzeko, errealitatearekin erlazionatutako erronkak ezinbestekoak direla gaineratu zuen, horrela lortzen delako ikasleak gustura izatea. «Eta interesa duen ikasle batekin lan egitea errezagoa da».

Lizardiko ikasleak

Cheng, Otermin eta Coronado Batxilergoko lehen mailako ikasleek, beraz, bukatutzat eman dute haien lana: «Oso aberasgarria izan da, gaia guztiz berria zitzaigulako. Ikasturte osoa daramagu proiektuka lanean, eta horrek asko lagundu digu erronka hau aurrera eramateko garaian». Informazioa bildu zuten aurrena, eta hormigoia lantzen hasi ziren ondoren. Emaitza edozein dela ere, ibilbidearekin eta ikasitakoarekin geratzen direla azpimarratu zuten. «Ikastetxearen aurrean egiten ari diren etxebizitza batera hurbiltzeko tentazioa ere izan genuen, hormigoi aditu baten bila. Baina ideia batean geratu zen...», esan zuten, irri artean.

Bada, hain zuzen, ikasleek azken egunak dituzte proiektuak bukatu eta Gikesa laborategira bidaltzeko. Entseguak egin ondoren, maiatzeko lehen hamabostaldi honetan jakinaraziko dituzte lurralde bakoitzeko irabazleak. Probintzia bakoitzeko garaileek hilabete amaieran jokatuko dute finala, lehiaketako irabazle nagusia nor den jakiteko.

Lehiaketak originaltasuna ere sarituko du 'Sormenaren aitorpena' sari bereziaren bidez. Hormigoia egiteko prozesuari edo arkitekto tenikoen lanbideari lotutako argazki, bideo eta diseinuak osatu beharko dituzte ikasleek, eta horietan onenak jasoko du garaikurra. Iazko ekitaldian, Iruñeko Calasanz Ikastetxeak jaso zuen lehen saria eta Plaza de la Cruz Institutuak bigarrena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lizardi Institutuko ikasleek Hormigoi Lehiaketa Mundialean hartu dute parte