Borrar
Ziurtagiriak lortu arren, bi ikastetxeak etorkizun eta mundu jasangarriagoa eraikitzeko lanean jarraituko dute.

Zarautz

Lizardi BHIk eta La Sallek 'Eskola Jasangarriaren' ziurtagiria jaso dute

Jueves, 5 de junio 2025, 20:21

Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso dute herriko bi ikastexek, Lizardi BHIk eta La Sallek, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzak, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eta Ingurugelak sustatzen duten prozesua gaindituta, Lehendakariaren eskutik. Euskadiko beste 7 ikastetxeek ere jaso dute, eta deigarria, guztietatik zarauzko bi ikastetxe izatea.

Errekonozimenduak pasa den astearte honetan Gesaltza Añanan (Araban) ospatu zen ekitaldian banatu ziren, bertan Imanol Pradales Lehendakaria, Mikel Jauregi zarauztarra, hau Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua eta, Begoña Pedrosa, Hezkuntza sailburuak parte hartu zutelarik

Lizardiko Bigarren Hezkuntzako Institututik, bertako zuzendaria den Marina Aranzabalek dionez, «aitortza hau gure institutuan azken urteotan Agenda 2030 inguruan egindako lan etengabearen eta konpromiso irmoaren emaitza da. Indarra eta ilusio handiz jarraituko dugu ikasleekin, irakasleekin, familiekin, herriko Udalarekin, ikastetxeekin eta gizarte osoarekin batera, etorkizun eta mundu jasangarriagoa eraikitzeko bidean».

La Salle ikastetxeko zuzendaria den Xabier Garatek ere, «La Salle Ikastetxeak 2030 Agenda programa garatzen duela eta jasangarritasunerantz emandako pausuak errekonozitzeko balio izan duela aintzatespenak», adierazten du. Izan ere, «bai gelan eta baita gelatik kanpo ere, ingurumenaren zaintzaren, kontsumo arduratsuaren edota aldaketa klimatikoaren inguruko ekintza ezberdin asko garatu ditu ikastetxeak azken urteotan». La Salletik, zuzendaria, Agenda 30eko arduraduna eta DBH 4ko bi ordezkari bertaratu ziren. Ziurtagiriak lortu arren, bi ikastetxeak konpromiso irmoa dute ikasleak sentsibilizatzen eta ahalduntzen jarraitzeko eta etorkizunerako mundu hobe bat izaten laguntzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lizardi BHIk eta La Sallek 'Eskola Jasangarriaren' ziurtagiria jaso dute

Lizardi BHIk eta La Sallek 'Eskola Jasangarriaren' ziurtagiria jaso dute