Zarautz
Literaturzaleen topagune izango da Zarautz asteburuan LiteraturiarekinLiburu azoka, aurkezpenak, Garoari omenaldia, Modelon ekitaldiak, gazteentzat tailerra... Denetarik izango da
Euskal Herri osoko literaturzaleen bilkura asteburu honetan Zarautzen, beste urte batez, Literaturiarekin gure herria Euskal Letren plaza bihurtzen delarik.
Eta aurtengo egitaraua ere oparoa datorkigu. Ostiralean zabaldu zen Ander Lipus aktoreak irakurritako manifestoarekin. Eta egitarauak larunbatean jarraituko du, bi guneetan antolatu direlarik ekitaldiak. Batetik, Lege Zaharren Enparantzako karpan 11:30ean irekiko da liburu azoka eta 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Ondoren, 12:00etan, Literaturiak Garoa liburu dendari aitortza egingo dio, Manu Urbieta zarauztar artistak sortutako oroigarria emanez, duela mende erdi baino gehiagotik gaur arte euskal kulturari eta literaturari emandako bultzadagatik eta eskainitako maitasunagatik.
Liburu aurkezpenak
Bestetik, goiz eta arratsaldez Ahotsenea sortzaileen guneko liburu aurkezpenez ere gozatu ahalko dugu (11:30-14:00/17:00-20:00). Aurkezpen guztiak udaletxeko plazako karpan bertan izango dira. Era berean gaur goizean bertan, 10:30ean, 12-16 urte bitarteko gazteentzat idazketa tailerra eskainiko du Oier Guillanek Etxezabala aretoan. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da Literaturiako helbidera idatzita.
Modelon, hiru ekitaldi
Modelo aretoko ekitaldiei dagokienez, larunbateanhiru ekitaldi egingo dira bertan: 12:30ean, Entzuteko liburuak emanaldian podcastak izango dituzte hizpide Ainhoa Etxebestek, Xabier Gantzarainek, Garazi Urkolak eta Xabier Etxeberriak. Arratsaldean 18:00etan, 'Enplego zoriontsuago bat' emanaldia eskainiko dute Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrietak. Ekitaldirako sarrera 5 eurokoa izango da. Bukatzeko, 22:00etan, Bertso saio espekulatiboan Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina izango dira oholtza gainean Leire Vargasekin batera. Sarrera 8 eurokoa izango da.
Igandeari dagokionez, 'Ihes betea zilegi balitz' emanaldia izango da Santa Klara komentuko elizan goizeko 11:30ean, eta bertan izango dira Garbiñe Ubeda, Arantxa Urretabizkaia eta Olaia Inziarte.
Literattipia izango da aurtengo Literaturia itxiko duen azken ekitaldia, bihar, 16:45ean hasita, Modelo aretoan: 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' antzezlana eskainiko du Tanttaka Teatroak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.