

Secciones
Servicios
Destacamos
Beste urte batez, udaberri amaierarekin batera iritsi zaigu aurtengo Literaturia, asteburu batez Zarautz euskal letren plaza bihurtzeko asmoz.
Aurtengo edizioan ere askotariko ekitaldi eta guneak antolatu dituzte, Zarauzko Udalaren laguntzaz eta Berria-rekin duten lankidetza hitzarmenari esker. Lege Zaharren Enparantzan kokatuko dute berriro ere Literaturiako liburu azoka, eta aurreko edizioan bezala, aurten ere larunbata izango da azoka eguna.
Goizez eta arratsaldez, argitaletxeek beraien postuetan euskal literaturako liburuak izango dituzte erakusgarri; eta aurten ere, Ahotsenearekin elkarlanean antolatu dituzte liburu aurkezpenak, azokako karpan bertan.
Ekitaldi gehienak bi gunetan egingo dira, Modelo aretoan eta Lege Zaharren Enparantzan. Egitarau oparoa eskainiko dute aurten ere, Zarautz euskal literaturaz bete-tzeko hiru egunez.
Ostiralean, maiatzaren 23an, hasiko da Literaturia, 20:00etan, Ander Lipusen manifestuarekin. Ondoren, Formol laborategiak 'Heriotzak Eduardo du izena' emanaldia eskainiko du. Poesia, performancea eta antzerkia batuko ditu ikuskizunak, eta taula gainean Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkain izango dira. Ekitaldirako sarrera 8 eurokoa izango da.
Larunbatean, maiatzaren 24an, bi guneetan izango ditugu ekitaldiak. Lege Zaharren Enparantzako karpan 11:30ean irekiko da liburu azoka. 12:00etan, Literaturiak Garoa liburu dendari aitortza egingo dio, Manu Urbieta zarauztar artistak sortutako oroigarria emanez, duela mende erdi baino gehiagotik gaur arte euskal kulturari eta literaturari emandako bultzadagatik eta eskainitako maitasunagatik.
Liburu azoka 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta, bestetik, goiz eta arratsaldez Ahotsenea sortzaileen guneko liburu aurkezpenez ere gozatu ahalko da (11:30-14:00/17:00-20:00).
Aurkezpen guztiak karpan bertan izango dira. Datozen egunotan emango dute liburu aurkezpenen ordutegi, izenburu eta egileen berri.
Larunbat goizean bertan, 10:30ean, 12-16 urte bitarteko gazteentzat idazketa tailerra eskainiko du Oier Guillanek Etxezabala aretoan. Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da Literaturiako helbidera idatzita.
Modelo aretoko ekitaldiei dagokienez, larunbatean hiru ekitaldi egingo dira bertan: 12:30ean, 'En-tzuteko liburuak' emanaldian podcastak izango dituzte hizpide Ainhoa Etxebestek, Xabier Gan-tzarainek, Garazi Urkolak eta Xabier Etxeberriak. 18:00etan, 'Enplego zoriontsuago bat' emanaldia eskainiko dute Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrietak. Ekitaldirako sarrera 5 eurokoa izango da. Bukatzeko, 22:00etan, 'Bertso saio espekulatiboa'-n Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina izango dira oholtza gainean Leire Vargasekin batera. Sarrera 8 eurokoa izango da.
Igandeari dagokionez, maia-tzaren 25ean, 'Ihes betea zilegi balitz' emanaldia izango da Santa Klara Komentuko elizan. 11:30ean izango da ekitaldia, eta bertan izango dira Garbiñe Ubeda, Arantxa Urretabizkaia eta Olaia Inziarte.
'Literattipia' izango da aurtengo Literaturia itxiko duen azken ekitaldia. Igande arratsaldean izango da, 16:45ean: 'Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez' antzezlana eskainiko du Tanttaka Teatroak. Sarrera 4,5 eurokoa izango da. Ekitaldietarako sarrerak maiatzaren 9an jarri dira eskuragarri, 19:00etatik aurrera, Literaturiako webgunean zein Modelo aretoko leihatilan. Horrez gain, asteburuan zehar ekitaldiak hasi baino ordubete lehenago ere erosi ahalko dira, sarrerak bukatu ez badira.
Urtero bezala, Euskal Herri osoko literaturazaleei egiten diete dei asteburu eder honetaz goza dezaten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.