Secciones
Servicios
Destacamos
A. E.
zarautz.
Viernes, 31 de enero 2025, 20:25
Zarautz kirol elkarteko lehen futbol taldeak gaur arratsaldean, 18:00etan, Donostiako Puio zelaian, Vasconiari egingo dio bisita, sailkapenean azken doan taldea eta itxura guztiaren arabera, maila galtzeko arrisku handia duen taldea. Dena den, talde honek lehen itzulian Astin jokatutako neurketan berdinketa lortu zuen eta, beraz, erne ibili behar eta ohiko maila erakutsi beharko dute jokalariek hiru puntuak eskuratu eta sailkapeneko lehen postua mantentzeko.
Preferenteko taldeari dagokionez, gaur 16:00etan Astin, Lagun Onak 'B'-en bisita jasoko du. Ander Ayusoren mutilak denboraldi polita egiten ari dira eta gaurko neurketa aurrera atera ezkero, lasaitazunez jarraituko lukete sailkapeneko erdikaldean.
Euskal Ligako emakumeek gaur 15:30ean, Asti Txikin, Bizkeneskak taldearen bisita jasoko dute. Jubenilak berriz bihar eguerdian partidu garrantzitsua dute Durangon. Ea hiru puntuak lortzen dituzten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.