Zarautz
Lehen lau antzezpenak, ostegun arratsalde-iluntzeanMiércoles, 2 de julio 2025, 20:12
Lehen lau antzezpenak ostegun arratsalde-iluntzean izango dira. Estefania de Paz Asinek 'Olvido Flores. Las Maravillas de Júpiter' antzeztuko du, omenaldia oroimenari eta inork lorerik eramaten ez dien pertsona ahaztuei, 25 minututako lau saiorekin, gaztelaniaz, Santa Klara elizaurrean. Ondoren, 19:00etan Villa Manuelan, Cris Clown Kataluniako konpainiak hitzik gabeko 'Home' aurkeztuko du, 40 minututako saioan. Etxe ziztrin batean, bikote batek bere errutina penagarria eta aldi berean barregarria.
Osteguneko hirugarren proposamena Guillem Alba kataluniarrak aurkeztuko du, 25 minututako bi saiorekin, 20:00 eta 21:30ean Santa Klarako patioan, hau ere hitzik gabeko antzerkia. Eta azkenik, egitaraua Euskal Herriko Komorebi Produkzioak konpainiak aurkeztuko du, 22:00etatik aurrera Frontoi Txikian. 35 minututan dantza eta ikus-entzunezkoa, uztartzen dira, euskaraz, bizitzaren izaera duala sinbolizatzeko asmotan. Kalerkiko ikuskizun guztiak doakoak dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.