Bi aste barru, abenduak 15ean, bosgarren jardunaldia jokatuko da.
Zarautz

Laugarren jardunaldia goiztiarra izan zen plaierotako familiarentzat

Dagoeneko hiru talde besterik ez dira partida denak irabazi dituztenak

Martes, 3 de diciembre 2024, 18:24

Goizeko 8:45ean deituta zeuden 80. Hondartzako Futbol Txapelketako senior mailako nesken eta mutilen taldeak igandean. Partidak amaitura Bikote Mistoen Zarauzko Krosa lehiatzen zen eta ... jokalari batzuk bertan parte hartzen ikusi genituen, eta beste asko txaloak eskaintzen partaide guztiei.

Publicidad

Beraz garbi ikusten da kirolariak direnak denera heltzeko tartea bilatzen dutela. Laugarren jardunaldi honek hasi aurretik lau talde zituen ordura arte dena irabazi zutenak baino amaitzean kopuru hori hiru izatera jaitsi da.

Etxabe Confort taldeak Arrano Tabernarekin berdindu egin zuen golik gabe eta ondorioz, denak irabazi dituztenen zerrendatik erori egin dira. Gizonezkoen A multzoan Telesforo Erretegia eta Ulacia BIdaiak dira lau patida irabazita 12 puntu lortu dituztenak eta B multzoan Balearri - Astillero da egoera berberean dagoena.

Emakumezkoen multzoan Kebidek eta Orbela Taberna dira partidarik galdu gabe daudenak baina hirugarren jardunaldian elkarrekin jokatu zuten eta bina berdindu, beraz une hauetan buruan daude 10 punturekin.

Publicidad

Emaitzak honako hauek izan dira asteburuan:

Senior mutilak A taldea:

1 Dava Street Food 0 - Ulacia Bidaiak 1

2 Latz Taberna 2 - Pukas-Shelter 2

3 Telesforo Erretegia 4 - Talai-Mendi Kanpina 0

4 Kosta Hortz Klinika 2 - Celso Castro 1

5 Arrano Taberna 0 - Etxabe Confort 0

Senior mutilak B taldea:

6 Izar Optika 2 - Asti Pinturak 3

7 Balearri-Astillero 1 - Tivoli-Naparrak 0

8 S.F. Txanela 4 - Garcia Edari Banaketak 3

9 Euskalduna Taberna 5 - Asergroup 1

Publicidad

Atsedena: Kirkilla-Enea Jatetxea

Senior neskak:

10 Lukas Ardotegia 0 - Kebidek 4

11 Kirkilla-Enea Jatetxea 2 - Euskalduna Taberna 2

12 Euskal Parrilla 2 - Talai-Mendi Kanpina 3

13 Shelter-Pukas 1 - Itxas-Lur Taberna 0

14 310-Kepa Osteo 1 - Orbela Taberna 2

Sailkapenean, nesken multzoan Kebidek eta Orbela Taberna buruan daude (10 ountu) eta ondoren datoz Shelter - Pukas (9), Kirkilla-Enea Jatetxea eta Lukas Ardotegia (5), Euskal Parrilla, 310 Kepa Osteo eta Talai Mendi Kanpina (4), Itxas Lur Taberna (2) eta Euskalduna Taberna (1),

Publicidad

Mutilen A multzoan, Telesforo Erretegia eta Ulacia Bidaiak 12 punturekin buruan, Etxabe Confort (10), Pukas - Shelter (7), Kosta Hortz Klinika (6), Celso Castro eta Arrano Taberna (4), Latz Taberna (2) eta punturik gabe Talai Mendi Kanpina eta Dava Street Food.

Mutilen B multzoan sailkapena honela geratzen da, Balearri - Astillero bakarrik buruan 12 punturekin, 7 dituzte Asti Pinturak eta Euskalduna Tabernak, 5 lortu ditu Izar Optikak, 4ekin daude Kirkilla-Enea Jatetxea eta Tivoli Taberna, 3 ditu S.F. Txanelak, 2 Asergroup taldeak eta punturik gabe geratzen da une hauetan Garcia Edari Banaketak.

Publicidad

Bi aste barru, abenduak 15ean, bosgarren jardunaldia jokatuko da, 2024. urteko azkena eta nahiko goiz jaiki beharko dute berriro, partidak 9:30ean hasiko bai dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad