Laugarren bandera Plentzian eta lidertzan sendo

ZAE-ko arraunlariak pozik Plentzian. /  DV
ZAE-ko arraunlariak pozik Plentzian. / DV

ARC1 Ligako lehenengo bost estropadetatik lau irabazi ditu Enbatak, azkenena asteburuan Plentzian; izugarria

ANTXON ETXEBERRIAZARAUTZ.

Izugarria, sinestezina, baina egia da. Enbatak larunbatean Plentzian denboraldiko laugarren Bandera eskuratu zuen; ARC1 Ligako lehen bost estropedatik, lau irabazi. Ez da kasualitatea, ez da gutxiagorik ere. Plentziako estropadan zarauztarrak, hirugarren eta azken tanda, hasieratik menderatu zuten. Aurrea hartu eta mantendu amaiera arte. Zarautz Babyautok 20:11 denborarekin amaitu zuen, Deusto-Bilbao 4 segunduetara, Donostiarra 13 segunduetara, eta San Juan 28 ra. Emaitza honekin, sailkapenari begirada bat emateak gustoa ematen du. Zarauztarrak lidertzan 59 punturekin; Deusto-Bilbao 54 ditu; Donostiarra eta San Juan-ek 44; eta Arkotek 38.

Arraunlariak, larunbatean gaueko 22.00ak pasata iritsi ziren, baina irabazitako Bandera herritarrei erakusteko aukera ez zuten galdu: Musika Plazan, udaletxeko balkoian, udaletxean harrera egin zitzaien.

Arraunlari gehienak oso gazteak izanik, kalitatea dago eta arraunketarekin asmatzen ari dira. Liga hasierako emaitza hauek afizionatu gehienak ustekabean harrapatu ditu, baikorrenek ere ez lukete sinistuko zein hasiera izan duek Enbatak. Hala ere, oinak lurrean, apaltasun berdinarekin jarraitu behar da; hori garbi daukate Gari Uranga entrenatzaileak eta arraunlari beraiek ere. Datozen bi estropadak ere garrantzitsuak izango dira, datorren larunbatean Donostian eta hilaren 20an Pedreñan. Aupa Enbata!

Eta ARC1-ekoen garaipena gutxi ez eta, Zarautz Badok 13 beteranoek ere beste Bandera bat eskuratu zuten, Armintzako Estropada hain zuzen. Zorionak!