Borrar

Lasterketa gogorra eta aldi berean ikusgarria

Jueves, 22 de febrero 2018, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Lasterketa gogorra baina aldi berean ikusgarria» izango da igande honetan Talai Berri txakoli bodegaren inguruan; 7,6 kilometroko ibilbidea izango du. Irteera 10:30ean eman eta berehala Mollarriko kargaderora jaitsi, mahastira igo eta bertako lursailetan barrena ibiliko dira korrikilariak, gora eta behera, helmuga Talai Berri bertan izango delarik. Puntu batzuetan %20 inguruko maldak aurkituko dituzte korrikalariek. Gainera, azken egunetako euriteen ondoren, lokatzik ere ez da faltako.

Lehenengo aldiz antolatzen du Talai Berrik lasterketa, baina korrikalarien iritziak onak baldin badira, datozen urteetan ere antolatzen jarraitzeko asmoa dute. Lehen edizio hau 100 korrikalarientzat mugatu da. Dagoeneko 85 apuntatuta daude, eta guztiek ere hamaiketako bikaina izango dute zain lasterketaren amaieran. Izenak www.herrikrosa.com helbidean eman daitezke, 12 euroren truke. Dortsalak txakolindegian banatuko dira larunbat arratsaldean eta igande goizean. Lehen sailkatuek sariak izango dituzte. Lehenengo saria, txapela, Manu Urbietaren eskultura eta irabazlearen pisuaren adina Talai Berri txakolin botila. Lasterketan parte hartzen duten guztiei Antton Olariagak diseinatutako kamiseta eta txakolin botila bana oparituko zaie, eta esanda bezala, hamaiketakoa korrikalari eta bertaratzen diren ikusle guztientzat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios