Orbela Tabernak falta jaurtiketa honekin egin zion gol bat Shelter-Pukas taldeari. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Larunbatera aurreratu zuten seniorrek plaierotako bigarren jardunaldia

Lehenengoan bezala giro ederra izan zuten jokatzeko nahiz zelai batzuetan zuloak aurkitu

Martes, 22 de octubre 2024, 19:51

Udazkena lagun dute oraingoz 80. Hondartzako Futbol Txapelketako protagonistek, jokalai, epaile eta ikusleek. Bigarren jardunaldia larunbatera aurreratu zuten Kuadrilen Eguna hobeto ospatu ahal izateko eta giro ederra izan zuten jokatzeko berriro ere. Etorriko diro eguraldi txarrak zalantzarik gabe baina oriangoz bertaratzen direnentzat giroa aldekoa izaten ari da.

Publicidad

Halere, hondartzak zelai batzuetan zuloak zituen eta putzuetan sarri geratzen zen baloia geldirik. Markaketa egiterakoan saiatu ziren zelaiak ahalik eta egokienak izaten baina hau ere joko honen xarmaren zati bat da.

Lehiari dagokionez, hauek izan zirem emaitzak zelai guztietan; Senior neskak: 1.- Euskal Parrilla 2 - Itxas-Lur Taberna 2. 2.- Lukas Ardotegia 3 - Euskalduna Taberna 2. 3.- 310-Kepa Osteo 2 - Kirkilla-Enea Jatetxea 2. 4.- Shelter - Pukas 2 - Orbela Taberna 3. 5.- Kebidek 1 - Talai-Mendi Kanpina 0.

Bi lehen jardunalditan garaipena lortu duten taldeak sei dira, bi nesken multzoan eta lau mutilenean

Senior mutilak A taldea: 6.- Telesforo Erretegia 4 - Kosta Hortz Klinika 2. 7.- Pukas - Shelter 0 - Ulacia Bidaiak 2. 8.- Latz Taberna 2 - Celso Castro 2. 9.- Arrano Taberna 1 - Talai-Mendi Kanpina 0. 10.- Dava Street Food 2 - Etxabe Confort 3. Senior mutilak B taldea: 11.- Euskalduna Taberna 3- Kirkilla-Enea Jatetxea 1. 12.- Asergroup 1 - Izar Optika 1. 13.- Asti Pinturak 0- Balearri-Astillero 3. 14.- Tivoli - Naparrak 2 - Garcia Edari Banaketak 0.

Bi jardunaldi hauetan garaipen bikoitza lortu duten taldeak hauek dira, Kebidek eta Orbela Taberna nesken multzoan eta mutiletan berriz Etxabe Confort, Ulacia Bidaiak, Telesforo Erretegia eta Balearri-Astillero.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad