Lanean, dinamika onean eta inklusio bidean

Haritz eta Lorea dira kaleratu den kiroleko bideoaren protagonista nagusiak. Biek palaz jokatzen dute./
Haritz eta Lorea dira kaleratu den kiroleko bideoaren protagonista nagusiak. Biek palaz jokatzen dute.

Ezgaitasun desberdinak dituzten haur eta gazteak gizarteratzea da Dibertsitate Funtzionalaren Mahaiaren helburu nagusia

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Udalak, Dibertsitate Funtzionalaren Mahaiak eta Aldundiak, #OhikoaDa sentsibilizazio kanpaina martxan jarri dute. Duela hilabete bat bideo bat kaleratu zuten (www.ohikoada.org estekan ikusi daiteke) eta protagonistak bi zarauztar dira, Haritz eta Lorea. Ezgaitasun desberdinak dituzten haur eta gazteak gizarteratzea da helburu nagusia.

Amaia Leunda, gizarte zerbitzuetako teknikariak azaltzen duen bezala, «urte eta erdi daramagu dibertsitate funtzionalaren mahaiarekin lanean, ezgaitasun desberdinak dituzten neska-mutilak gizarteratzeko helburuarekin. Mahaian elkarte desberdinetako ordezkariak (Gautena, Ortzadar, Atzegi, Kirol Egokitutako Gipuzkoako Federazioa ...), guraso eta udaleko departamenduko teknikariek osatzen dute eta oso ondo ari da funtziona- tzen, eta helburua lortzera bidean doa».

Bilera ugari egin dituzte eta ilusioa sortu du guztiengan hartutako bideak. Herria sensibilizatzea eta herri mailan hauek gizarteratzea da helburua, eta horretarako arlo desberdinetan ari dira lanean: kultura, kirola... Udalak ere beregan hartu du herritar guztiak berdinak garela eta medioak jartzen ari da ahalmen horretan. Inklusio bide bezala, lehen arloa kirola hartu da, eta bideo bat egin eta kaleratu da, bi gazte direlarik protagonista, Haritz eta Lorea, biak ere aski ezagunak.

Udaletxeko langileak dira, Haritz batipat kiroldegian eta turismo bulegoko enkarguak egiten ikusi dezakegu, eta Loreak, berriz, idazkaritzan eta kontu hartzaile lanetan laguntzen du. Haritzek 10 urte inguru daramatza lanean eta Loreak, berriz, pare bat urte, 'Pauso berriak' programaren barruan. Biak dioten bezala, «oso gustora gaude, lana egin eta jendea ezagutzeko aukera ematen digu».

'Ez galdu erremontada hau'

Kanpainari hasiera emateko, Dibertsitate Funtzionalaren Mahaiak kartel bat atera zuen, 'Ez galdu erremontada hau' irakurri zitekeena, eta ondoren bideoa kaleratu da eta, dioten bezala, honen atzetik gehiago etorriko dira, beste arlo gehiago jorratzeko, inklusioa ohikoa egiteko helburuarekin. Leloa horixe da, 'Ohikoa da, Es lo normal', indar hori eman asmoz.

Oso eskertuta daude bideoa egin duen enpresari eta Xabier Euzkitze kazetariari, ahotsa jartzeagatik kirola baliabide bezala gizarteratzeko. Gogoz hartzen dituzte entrenamenduak bi protagonistek. «Osasuna mantentzeko ere oso ona dakirola egitea. Gure kasuan palaz jolastea». Irabaztea gustatzen zaie biei eta zenbait txapel lortuak dituzte, baina ulertzen dute garrantzitsuena kirola egitea dela, lagunartean egitea.

Dibertsitate Funtzionalaren mahaitik gaitasun desberdinak dituzten herritarren alde lan egiten dute elkarte, guraso eta teknikariek batera; elkarrekin indar egitea izan litzateke kanpainaren asmoa. «Mahaitik beste hainbat ekimen bideratzen ari gera. Herrian ditugun zerbitzuekin gida bat kaleratu dugu familiei laguntzeko; hirigintza arloan gure aportazioak egiten ditugu, adibidez parke berriak diseina- tzeko garaian; gabonetako parkean arratsalde bat dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteei eskein- tzen da; Musika Eskolan ere oso eskertuta gaude Marina Lertxundi egiten ari den lanari...».

Oso eskertuta

Hasiera beti zerbitzua sortzea izaten da. «Gurasoak oso eskertuta daude beraien haurrak kirola egiten beste haurrekin ikusteaz. Haritz eta Lorea bi adibide besterik ez dira, baina atzetik herritar gehiago daude. Mahaiak dinamika ona darama eta egonkortuta dago, inplikazio handia erakusten ari diren hainbat guraso eta herritarrekin, ateak irekita daudelarik mahaian parte hartu nahi duten guztientzat», adierazten du Amaia Leundak.

 

Fotos

Vídeos