Borrar
Bikoteen lasterketak urtero partaidetza zabala erakartzen du; aurten ere hala izango da. ETXEBERRIA
Kros mistorako izena emateko epea zabalik

Kros mistorako izena emateko epea zabalik

Abenduaren 3an jokatuko da, igandean, betiko ibilbidearekin, 7,5 kilometro, herrian zehar hiru bira

ANTXON ETXEBERRIA

ZARAUTZ.

Jueves, 23 de noviembre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Dagoeneko 300 bikotetik gora izena emana daukate abenduaren 3an jokatuko den Zarauzko 39. Bikote Mistoren Kroserako. Izan ere, arrakasta handia izaten du Zarautz kirol elkarteko atletismo atalak antolatzen duen proba honek eta azken bi aste hauetan ere bikote dexente gehiago apuntatuko direla espero da. Hala, joan den urtean lasterketa honek 648 bikote elkartu zituen irteeran (1.296 korrikalari). Ez da erraza izango kopuru berdinetara iristea, baina nork daki... gero eta jende gehiago ikusten dugu korrika, eta horietako asko emakumeak.

Ibilbideak ez du aldaketarik izango, 7,5 kilometro izango dira kiroldegi parean irtenda, eta Musika plazan egongo delarik kokatuta helmuga, beti bezala, herriari buelta txiki bat eta bi handi eman behar zaizkiolarik. Hori bai, aurten irteera beranduago egingo da, goizeko 11:30ean. Beti bezala, bikoteak elkarrekin sartu beharko du helmugan, bestela deskalifikatuak izango dira. Ibilbidea osatzeko gehienez ordubeteko denbora izango da. Errekorra Izaro Rubio eta U. Azpiazuk daukate 28 minutu eta 11 segundotan osatuta orain urte batzuk.

  • Fecha 3 diciembre, domingo, con salida a las 11.30 a la altura del polideportivo Aritzbatalde.

  • Distancia Una vuelta pequeña y dos grandes al municipio, totalizando 7,5 kilómetros, con llegada en Musika plaza.

  • Inscripciones Ya se encuentran abiertas. Por de pronto ya se han apuntado más de 300 parejas. El pasado año tomaron parte 648 parejas.

  • Organiza La sección de atletismo de Zarautz kirol elkartea.

Izen ematea egiteko, herrikrosa.eus webgunean, edo Zarautz eta ingurukoek, Helmuga Kirolak dendan egin dezakete (Zigordia kalea, 50). Lasterketa egunerarte izen-emateak zabalik jarraituko du, proba hasi baino orduerdi lehenago arte. Izen-ematearen kostua bikoteko 25 euro aldez aurretik eta egun berean, 30 euro. Korrikalari bakoitzak kamiseta bana jasoko du eta opari desberdinen zozketan hartuko du bakoi-tzak parte. Dortsalen banaketa bi egunetan egingo da Aritzbatalde pilotalekuan. Lasterketa egunaren bezperan, abenduak 2, larunbata, 18:30etik 20:30era, eta egunean bertan, 9:00etatik 11:00etara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios