Korrikak jendetza bildu zuen Zarautzen

Eguraldiak eta orduak lagun, jende asko animatu zen Korrikak herrian zehar egin zituen 18 kilometroak betetzera. /  ARGAZKIAK: AMAXKAR
Eguraldiak eta orduak lagun, jende asko animatu zen Korrikak herrian zehar egin zituen 18 kilometroak betetzera. / ARGAZKIAK: AMAXKAR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Sekulako jendetza bildu zen atzo eguerdian Korrikarekin bat eginez, euskararen aldeko festa erraldoain. Ordubatak minutu batzuk gutxi iritsi zen Getariatik Zarautzera eta herrian zehar 18 kilometro egin zituen, martxa onean. 2005 kilometroan, Zarauzko mugan, Jalgi dantza taldeak lekukoa hartu eta, 2023 kilometroan, Orioko gainaren inguruan, emakume korrikalariek eta surf elkarteak lekukoa Oriori pasa zioten, ibilbidean aurrera.

Eguraldia lagun, ordua ere aproposa, herri osoa kalera atera zen, halaxe zirudien bide bazterrak gainezka nola zeuden ikusita. Besteak beste, Ikastolako taldea ikusi genuen, urrian Zarautzen ospatuko den Kilometroak gogoratuz, maskotak eta guzti korrika.

Lekukoa eramaten herriko talde eta eragile ugari izan ziren: ikastetxeetako haur, irakasle eta gurasoak; AEK eta EHE, Santa Ana egoitza eta Iñurritzako jubilatuak, Pagoeta eta Gurutxurtu, gazte mugimendukoak, alderdi politikoak, Udala, eta Azken Portuko komisiyua besteak beste. Benetan, arrakastatsua Korrika Zarautzen!.