Borrar
Artista desberdinen lanak daude ikusgai Sanz Enean guztiak ere Koldobika Jauregiren lagunak. ETXEBERRIA

Zarautz

Koldobika Jauregi eskultorearen omenez, 'Bizitza efimeroa' erakusketa Sanz Enean

Bere inguruko hainbat artistaren lanak ikusi daitezke apirilaren 6a bitartean

Martes, 4 de marzo 2025

Sanz Enean ikusgai dago 'Bizitza Efimeroa' erakusketa, datorren apirilaren 6a bitartean. Bertan, joan den urtean zendu zen Koldobika Jauregi eskultorearen omenez, bere inguruko artisten obrak dira erakusten direnak.

Alkizako Udalak herriko hainbat eragilerekin eta Ur mara museoaren lagunekin batera Jauregiren omenezko hainbat ekitaldi antolatu zituen urrian. Horietako bat 'Bizitza Efimeroa' izeneko arte erakusketa izan zen, orain Sanz Enea kultur etxean ikusi daitekena.

Mostran, Koldobikaren inguruko artisten obrak daude ikusgai. Besteak beste, Jose Ramon Anda, Eduardo Arreseygor, Xabier Artola, Isabel Azkarate, Elena Cajaraville, Juan Chillida Ameztoy, Iñaki Epelde, 'Keixeta', Barbara Stammel eta Jose Luis Zumeta. «Orain ez zaitugu ikusten, baina hor zaude, basotik begiratzen gaituzu basurdeak bezala eta gure gainetik egiten duzu hegan, haizeak nahasten, miru bilakatuta. Zure suaren garrek indarrean jarraitzen dute eta ikasi dugu, badago beste modu bat, naturan libre gara, efimero, eta gure irudimenean dagoena, existitzen da», diote artista lagunek.

Sanz Eneako erakusgelak egunero irekitzen ditu ateak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Jakinarazi ere, bihar, beste erakusketa bat zabalduko dela, Torre Luzean. Artezaleakek Josune Irigoien irakasle duen pintura tailerreko ikasleen lanekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Koldobika Jauregi eskultorearen omenez, 'Bizitza efimeroa' erakusketa Sanz Enean

Koldobika Jauregi eskultorearen omenez, 'Bizitza efimeroa' erakusketa Sanz Enean