Kiroldegiko udako ikastaroetan izena emateko epea oraindik zabalik dago

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Hilaren hasieran ireki zen epea udako haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko, eta talde batzuk bete diren arren oraindik aukera dago ikastaroetan izena emateko. Dortoka mailan uztaileko 2. hamabostaldian eta abuztuko 1. hamabostaldian plaza libreak daude, baita Karramarro mailako 1. hamabostaldiko 11:30etako taldean, eta 2. hamabostaldiko 10:45 eta 11:30etako taldeetan ere. Abuztuko 1. hamabostaldian izena emateko aukera ere zabalik dago. Olagarro mailan uztaileko 2. hamabostaldian eta abuztuko 1. hamabostaldian plaza libreak daude oraindik. Igela eta Marrazo mailetan parte hartzeko aukera badago ere. Gazte eta helduentzako eskaintza ere zabala da: Gazte-Fit, Total Trainning, Zunba, Akuafitness eta Pilates ikastaroak daude, parte hartu nahi izanez gero. Bestalde, kiroldegiak galdetegiak prestatu ditu erabiltzaileen iritzia ezagutzeko. Hauek kiroldegiko harreran daude eskuragarri.