Kirol Elkarteak kolaboratzaileak behar ditu 75 urteko ibilbidea jasotzen duen liburua egiteko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Datorren otsailaren 8an Zarautz Kirol Elkarteak bere 75. urteurrena beteko du. Historiaz betetako urte guzti horietan, ZKE-k oihartzuna izan du Zarautz eta ingurunean. Nazioarte mailan entzutetsuak bilakatu diren ekintzak egin ditu eta baita maila lokaleko kirol ekitaldi xumeagoak; beti ere umiltasuna abiapuntu. Momentu aipagarriak bizi izan ditu ZKE-k, baina baita une gogorrak iraun ere, ia desagertzear egon baita behin baina gehiagotan. Zoritxarrez, ordea, nahiz eta zarauztar askoren buruan ZKE-ren inguruko milaka istorio egon, 75 urtez betetako ZKE-ren historia ez da inoiz liburu edo euskarri batean jaso.

Hori horrela, 75. urteurreneko komisioa osatzen duten kideak 2018. urtean zehar Zarauzko pertsona ezberdinekin harremanetan jarri dira, liburua egiteko ideiaren berri eman eta ardura hartzeko gonbita luzatuz. Zoritxarrez, arrazoi ezberdinak medio, inork ezin izan du konpromiso hori beregain hartu.

Horretarako, ordea, lan talde baten beharra aurreikusten da, eta hori da ZKE-k bilatzen duena; lan talde horretako kide izan nahi duten pertsonak bilatzea. Nahia erakusten dutenek 943831463 telefonora deitu.