Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zarauzko olatuetaz gozatzeko aukera dute partaideek.
Zarautz

Kind Surf Challenge by Seiko erronkarekin hasiko da ostiral honetan Shelter 4TEENS txapelketa

Shelter Surfek antolatutako ekimenak 2.000tik gora lagun elkartuko ditu asteburu honetan Zarautzen

Osteguna, 12 iraila 2024, 19:23

Comenta

Ostiral honetan ekingo zaio Shelter 4TEENS txapelketaren VIII. edizioari. Eguerdian hasiko da topaketa Kind Surf Challenge by Seiko erronkarekin, eta 60tik gora parte-hartzaile sartuko dira Zarauzko olatuetan. Deialdian izena eman duten enpresen artean dira, besteak beste, Pukas Surf, Orca-Orbea, Quiksilver eta Zarautz Turismoa, eta 14 urtez azpiko eta 10 urtez azpiko gaztetxoen txapelketa igandera arte luzatuko da.

Eguerdian abiatuko da Shelter 4TEENS txapelketako Kind Surf Challenge by Seiko proba, aniztasun funtzionala duten gazteekin. Seiko erloju-enpresa japoniarrak babestu du aurtengo Kind Surf Challenge edizioa, eta Euskal Herriko zein nazioarteko 10 enpresak hartuko dute parte: Seiko, Orca-Orbea, Zumaia Offshore, Okin, Orona Fundazioa, Pukas Surf, HLC Skateboard, Quiksilver, Zarautz Turismoa eta Restaurante Karlos Arguiñano.

Sei laguneko taldeak osatu dituzte: enpresa bakoitzeko lau lagun, Kind Surf programako gazte bat eta surflari profesional bat. Erreleboka sartuko dira uretara, eta bakoitzak bi olatu hartu beharko ditu, epaimahaiak puntuatzeko. Giro aparta espero da, eta bukatutakoan, sari-banaketa ekitaldia egingo dute.

Empresa bakoitzak, gainera, diru ekarpen bat egin du erronkan parte hartzeagatik, eta bildutakoa urte osoko Kind Surf programa finantzatzera bideratuko da. Uneotan, hain zuzen, programaren zazpigarren denboraldia egiten ari dira, maiatzean hasi eta urrira arte. Aniztasun fun-tzionala duten 24 gazte sartzen dira astero uretara, olatuak har-tzera, eta biharko erronkan parte hartuko duten neska-mutilek urtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko baliatuko dute saioa.

Asteburuan, gehiago

Larunbatean eta igandean, irailak 14 eta 15, lehiatuko dira 14 eta 10 urtez azpiko nesken eta mutilen kategorietako eta surf egokituko parte-hartzaileak. Goizeko 08:00etan sartuko dira uretan lehenak, eta arratsaldeko 19:00ak aldera arte.

Lau laguneko txandetan arituko dira 123 parte-hartzaileak, 10 urtez azpiko neska-mutilak (44 lagun), 14 urtez azpiko neskak (14 lagun), 14 urtez azpiko mutilak (50 lagun) eta Surf egokituko neska-mutilak (15 lagun).

Euskal Herriko neska-mutilez gain, Irlandatik, Italiatik, Fran-tziatik eta Espainiar estatuko hainbat erkidegotatik etorritako gazteak izango dira gurean, familiek lagunduta, eta ekitaldiaren bueltan, 2.000 lagunetik gora espero dira egunotan Zarauzko hondartzan eta malekoian.

Asteburu osoan zehar, gainera, musika eta parrillada izango dira, baita hainbat jarduera paralelo ere, hala nola, jasangarritasuna eta ingurumenarekiko babesa lantzeko tailerra, larunbatean 17:00etan, eta azkenik baita skate txapelketa igande arratsaldean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kind Surf Challenge by Seiko erronkarekin hasiko da ostiral honetan Shelter 4TEENS txapelketa

Kind Surf Challenge by Seiko erronkarekin hasiko da ostiral honetan Shelter 4TEENS txapelketa