KILOMETROETAKO HISTORIA BILTZEN DUEN ERAKUSKETA

KILOMETROETAKO HISTORIA BILTZEN DUEN ERAKUSKETA

Eskuz idatzitako oharretatik, klik eginez aurrera atera diren Kilometroetaraino, egundoko auzolana oinarri izan duen historia jasotzen duen erakusketa zabalik dago Zarauzko merkatu azokan, igandera arte. Kilometroek 1977an hasi zuten bidea, Beasainen. Geroztik, Euskal Herriko ikastolak doitzeko eta iraunarazteko jai garrantzitsuak izan dira. Gipuzkoan kilometroen 43. jaia antolatzera doaz Zarautzen, ardura Salbatore Mitxelena ikastolak duelarik. Bilakaera itzela izan dute, ordea, eta erakusketa honetan ikus daiteke. Kilometroetako edizio bakoitzeko panel bat dago.