Borrar
Iñigo Ameztoi, Aimar Arozena eta Nekane Artola akordioa sinatzen.
Kilometroak Ekoliorekin jasangarritasunean urratsak eginez

Kilometroak Ekoliorekin jasangarritasunean urratsak eginez

Ekoliok salmenta guztiengatik fakturatutakoaren %10 Salbatore Mitxelena ikastolara bideratuko du

A.E.

Jueves, 21 de febrero 2019, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kilometroak 19ko ardatzetako bat jasangarritasuna da. Ekoliok sukaldeko landare-olioa doan jaso eta biodieselean bilakatzen du. Jasangarritasunean aitzindari izateaz gain, proiektu soziokulturala da, ordea, eta horren ildotik salmenta guztiengatik fakturatutakoaren %10 Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolara bideratzeko hitzarmena izenpetu dute KMK19rekin. Honakoek sinatu dute akordioa Iñigo Ameztoi Zarauzko ikastolako lehendakariak, Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak eta Haimar Arozena Eizagirre Ekolio-ren ordezkariak.

Arozenak nabarmendu zuen kanpaina honen bidez sentsibilizazioa landuko dutela, birziklapenak duen garrantziaz ohartarazteko gure gazteak. Ameztoik dei bat luzatu die birziklapenaren alde dauden guztiei ekimen honekin bat egitera, «etorkizun jasangarriago bat izateaz gain, hezkuntza euskaldun integral bat izan dezagun laguntzeko».

Artolak nabarmendu zuen Ekolioren filosofiak guztiz bat egiten duela ikastolaren filosofiarekin «herritik jasotzen dena, herrira itzultzen delako».

Honenbestez, sukalde-olio erabilia jasotzeko edukiontzi laranja bat ezarriko dute ikastolan. Hortik jaso, tratatu eta biodieselean bilakatuko dute. Honek, gainera, lagunduko du ikasleak jasangarritasunaren garrantziaz sentsibilizatzen eta ohartarazten birrerabilpenaren garrantziaz. Horregatik egingo dituzte, halaber, xaboiak egiteko tallerrak ere.

Urriaren 6ra arte, Kilometroak iragan arte jasotzen duten guztiaren fakturazioaren %10 ikastolarentzako izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios