Zarautz
K-1 Kickboxing Euskal Herria Txapelketa Aritzbatalden herriko borrokalariekinBihar arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta herritarrak ikusteaz gain goi mailako profesionalen borrokak ere izango dira
Hemeretzigarren urtea izango da Kuraia Zarautz taldeak herrian EH K-1 jaialdia antolatzen duela. Larunbat arratsaldeko 16:30ean ateak zabalduko dira eta jaialdia 17:30ean hasiko da. Asier Garayar antolatzaileak garaiz ibiltzeko eskatzen du, «horregatik irekiko ditugu ateak ordubete lehenago, tokia hartzen joateko».
Publicidad
Eserlekuak pilotalekuko harmailetan daude baino baita kaiolaren ondoan, «150 aulki jarri ditugu, edonorentzat dira eta bertatik oso ondo ikuste dira borrokaldiak» . Kaiola aipatu dugunez, esan behar da aurten ohiko boxeoko laukiaren ordez kirol mota hauetan ezagunagoa den oktogono formako itxitura bat jarriko dutela.
12 borrokaldi dira guztira. Lehen lauen barne, Gorka eta Diegorenak daude, bi munutuko bi asalto. Gero hasiko dira 3 asalto bi minutukoak egiten eta azken biak profesionalen artean dira, 3 asalto 3 minutukoak, hauek babesik gabe eta oso ikusgarriak dira. Frantzia eta Madrildik datoz. 3 epaile daude, bat barruan eta beste bi kanpotik aztertzen.
Zarauztarren erakustaldia
Biharko saioaren aurkezpenera lau herriko borrokalari hurbildu ziren Aritz Irureta, Gorka Castro, Diego Aragon eta Peru Agirrezabala, azken hiru hauek debutariak izango dira bihar.
Aritzek berriz errepikatuko du etxean, «joan den urteko aurkari berbera dut eta gogoz nago, oraingoan irabazi nahi diot. Joan den urtean gutxigatik nagusitu zitzaidan eta aurten garaipena nahi dut» esan digu.
Peru Agirrezabalak bere lehen borrokaldia beste zarauztar baten aurka izango du, «horrek indar gehiago ematen dit. Lagun denak etorriko dira ikustera eta ikuskizun eder bat eman nahiko nuke. Ondo prestatuta nator, egin beharreko lana ondo egin da». Etxean debutatzeak bi aurpegi ditu, «urduri jartzen zaitu baina zure jendearen aurrean euren berotasuna sentituz, lehen aldia izateko, lagungarri izango da, euren garrasiak entzuteak motibatzen nau».
Publicidad
Newsletter
Gorka Castro ere debutaria da, donostiar baten aurka neurtuko ditu indarrak, «betidanik judo egin ondoren hau probatu dut eta gustoko dudanez, borrokaldi bat egitera animatu naiz, lagunen babesa izango dut gainera». Bi urte daramatza prestatzen eta orain jendaurrera aterako da.
Azkenik, Diego Arangon dugu, herriko beste debutari bat, «donostiar batekin borrokatuko dut, izena besterik ez dakit, baina esan didatenez denbora darama kirol honetan eta aurkari gogorra izango da. Harro eta gogoarekin nago, urtebeteko lanaren ondoren orain emaitza erakutsi nahi dut, kaiolan lan ona egin eta irabazteko aukera badago lortzen saiatuko naiz».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión