KADETE LASTERKETA BIKAINA ZARAUTZEN

KADETE LASTERKETA BIKAINA  ZARAUTZEN

Joan den igandean jokatu zen XXIX. Zarauzko Saria goizeko 10:30ean hasita. 50km inguru osatu zituzten, 1:19:45eko denboran. Lasterketa azkarra izan zen, 37,62 km/h batazbestekoa eginez. Giro bikainarekin hasi zuten lasterketa 132 txirrindulariek. Taldean, neska zein mutilak izan ziren. 88k amaitu zuten. Esprint bizia izan zen, irabazlea, Usurbil taldeko Haimar Etxeberria. Bigarren postuan Iruneseko Haritz Sein eta Donosti taldeko Iñaki Errazquin hirugarren postuan. Taldekako sailkapena, Usurbilgo taldeak bereganatu zuen. Aipatu beharra dago, helmuga ingurua jendez beteta egon zela. Zarauztarrako batzordeak eskerrak eman ditu jendearen portaera onagatik.