June Elorza eta Eneko Sarasuarentzat Bikote Gazteen Dantza Txapelketa

Eneko Sarasua eta June Elorzak irabazi zuten txapelketa. /  ETXEBERRIA
Eneko Sarasua eta June Elorzak irabazi zuten txapelketa. / ETXEBERRIA

Guztira 12 bikotek hartu zuten parte, horietako erdiak Azpeitikoak

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

June Elorza (Azpeitia) eta Eneko Sarasuak (Azkoitia) jaso zuten ostegun arratsaldean Gaztelekuko frontoian jokatu zen Bikote Gazteen Dantza Txapelketako lehen saria. Bigarrenak Azpeitiko Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza izan ziren eta hirugarren, era berean Azpeitiko Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta sailkatu ziren. Jantzi hoberenaren saria Sopelanako Irati Lopez eta Gorka Granadok jaso zuten eta 12 urte arteko bikoterik onena, Danele Atxukarro (Hondarribia) eta Endika Osa (Lezo) izan ziren. Hamabi bikotek hartu zuten parte txapelketan, horietako erdiak, Azpeitikoak. Herriko bikoteren falta sumatu genuen. Ea datorren urterako norbait animatzen den.

Gaurko egitaraua

Gaurko egitarauari dagokionez, eguerdiko 12:00etan Lege Zaharren enparantzatik hasita, kantu-jira izango da Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. Eguerdiko 12:30ean, txalaparta erromeria iragartzen da udaletxeko plazan, eta arratsaldeko 18:00etan, herrian zehar, txalaparta erromeriak, Musika Eskolan txalaparta ikasten ari diren ikasleen eskutik eta ondoren, 19:00etan, Musika Plazan, dantzaldia Alaken taldearekin. Jarraian, 20:15ean, Frantziskotarren elizan eta Arantzazu bezpera egun honetan ohikoa denez, Zarautz Abesba-tzak Salbea abestuko du. Salbe hau, Arantzazun fraideek Arantzazuko Amari abesten zioten/dioten Salbea da, Jose Mari Olaizola zumaiarrak sortua eta Juan Mari Iturriak Zarautz Abesbatzari Arantzazutik bereziki ekarritako partitura. Zarautz Abesbatzak 10 bat urte daramatza egun honetan Salbea abesten eta elizkizun amaieran, nola ez, hain ezagun dugun 'Arantzazuko Ama maitea' abestuko da.

Eta, bihar, egun handia, Euskal Asteari amaiera emango dion Euskal Jai Eguna, goizeko lehen orduetatik gauerdirarte, egitarau zabalarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos