Jokin Muñoz eta Irene Sanzberro bizkorrenak III. Herri Lasteketan

Herri lasterketaren lehen metroak Lege Zaharren enparantzan. /  BITTOR MUTIOZABAL
Herri lasterketaren lehen metroak Lege Zaharren enparantzan. / BITTOR MUTIOZABAL

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Zarauzko III Herri Lasterketa joan den asteburuan lehiatu zen. Beste urtetako korrikalari kopurua gainditzea lortu du antolakuntzak nabarmen gora doan lasterketa bat dela erakutsiz. Gipuzkoako hainbat herritakoak etorri ziren, Bizkaitarrak, Arabarrak, Nafarrak... 177 korrikalari sailkatu ziren.

Sailkapen orokorreko gizonezkoetan Jokin Muñoz, Guillermo Vahl eta Raúl Gómez Margallo korrikalariak osatu zuten podioa. Sailkapen orokorreko emakumezkoetan Irene Sanzberro, Marina González eta Lourdes Colomo izango ziren hiru lehenak. Zarauzko lehen hiru mutilak Imanol Uranga, Tomas Agirre eta Oscar Tena izan ziren. Zarauztar lehen hiru neskak helmugan, Nerea Mujika, Miriam Rueda eta Sonia Bazan. Beteranoena Javier Balerdi izan zen eta gazteena berriz Aitana García Francesena. Antolakuntza taldeak eskerrik beroenak eman nahi dizkio lasterketa zoragarri hau hain ondo ateratzea lortu duten denei, eskerrik asko bihotz bihotzez.

Datorren urtean, dena ondo bidean, maiatzak 3an jokatu da Zarauzko IV Herri Lasterketa. Prestatzen hasteko unea heldu da.