Jalgi Dantza Taldeak matrikula egiteko epea zabalik du

Jalgi. Haur dantzari batzuk Haurren Euskal Jai egunean./  ETXEBERRIA
Jalgi. Haur dantzari batzuk Haurren Euskal Jai egunean. / ETXEBERRIA

Haur zein gaztetxoek euskal dantzetan izena eman ahal izango dute datorren asteartean Musika Eskolan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Jalgi Dantza Taldeak 2019-2020 ikasturterako matrikula ireki du. Haur zein gaztetxoek euskal dantzetan izena eman ahal izango dute. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita, nahi duen orok eman dezake izena Jalgin.

Izena emateko data eta lekua ondorengoak izango dira: irailaren 17an (asteartea), 18.00etatik 20.00etara, Imanol Urbieta Musika Eskola.

Aurten lokal berria

Izan ere, berrikuntza garrantzitsu batekin ekingo dio Jalgik ikasturteari: lokal berria estreinatuko du Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatzi dezakezue.