Jaizki Mendizabal Montrealen dago

Jaizki Mendizabal. Valentzian lehiatu da aurten Master txapelketan eta orain Kanadara joan da./
Jaizki Mendizabal. Valentzian lehiatu da aurten Master txapelketan eta orain Kanadara joan da.

Halterofiliako Munduko Master Txapelketan lehiatuko da gaur zarauztarra. 2018an anaiarekin lehiatu zen Bartzelonan baina ez zen gustura itzuli eta aukera berria du orain Kanadan

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Abuztuak 16tik 24ra Montrealen (Quebec, Kanada), ospatzen ari da Halterofiliako Munduko Master Txapelketa. Bertan txapelketaren 7. egunean ZKE halterofiliako Jaizki Mendizabal zarauztarra izango da lehian Jon Mendizabalekin entrenatzaile lanetan. M40 master adin taldean eta 73kg arteko gorputz pisuko kategorian lehiatuko da, gaur 13:15tan Montrealen (19:15 Zarautzen) A tariman 39. sesioan.

Lehia ikusgai izango da zuzenean live-streamen Youtuben plataforman webgune honetan: https://montrealmasters2019.com/live. Aurreko asteartean irten ziren Zarauztik, gaur txapelketan lehiatu eta larunbatean izango dira bueltan.

Pierre Charbonneau aretoa

Txapelketa Montrealeko Parke Olinpikoan dagoen Pierre-Charbonneau aretoan ospatzen ari da. Pierre-Charbonneau Zentroa 50 urte baino gehiago daramatza kirolean une zoragarriak topatzen. Bere historia ikusgarrian 1976ko Olinpiar Jokoetako Greko-Erromatar eta Freestyle Borroka Txapelketa, Kanadako Judo Txapelketa eta Boxeo Probintzialen eta Azken Borroka Txapelketen artean daude. Montrealeko Olinpiar Parkean bihotzean kokatuta, diziplina anitzeko konplexuak aisialdirako eta kirol jarduera ugari eskaintzen ditu 2.394 ikusleko edukierarekin.

Jaizki Mendizabalen 2019ko ibilbidea Munduko Master Txapelketarako sailkatzeko garaipenez betea egon da, nahiz eta sailkatzeko gutxieneko marka handitu egin duten eta sailkatu kopurua jaitsi sistema berri bat ezarriz. Horrela, pasa den apirilean Valentzian, Espainiako Txapelketa lehen postua lortu zuen 73kg-arteko M40 kategorian. Horretarako, 2018an lortutako marka onena gainditu zuen eta Mundialekoa gutxieneko marka lortu. Ondoren, ekainean Valentzian egindako marka gaindituz Gipuzkoako txapela lortu zuen 73kg-arteko M40 kategorian, M40 kategorian eta baita denera Master denen artean.

Munduko Master Txapelketan 6. postuan abiatzen da Jaizki Mendizabal. Bere gainetik Norbegiar bat eta lau estatu batuar. Norbegiarra da faboritoa, egungo Munduko txapelduna baita eta aurtengo txapelketetan forman jarraitzen duela erakutsi du. Bartzelonako Munduko Txapelketan lehen postua lortu zuelarik. Geroago, 2018ko txapeldun ordea den estatu batuarra, 2019an Estatu Batuetako Txapela lortu duena. Hirugarren rankinean Estatu Batuetako txapeldun ordea, hirugarren, Bostonen Cross-fit gimnasio bat duen Marine-ohia, halterofilian esperientziaduna. Horrela, zarauztarrak bere onena eman beharko du abiatzen den 6. postu hori hobetzeko eta horrenbestez 2018ko emaitza hobetzeko.

2018an Mendizabal anaiek sailkapena lortu zuten Bartzelonan ospatu zen Munduko Master txapelketan parte hartzeko. Txapelketan Enrike Kortajarena eta Juan Antonio Mendizabal-en gidaritzapean jardun ziren nazioarteko Master Txapelketetan beraien lehen esperientzian. Lan ona burutu ez zutenez ez ziren gai izan Zarautzera gustura bueltatzeko. Hala ere, esperientzi horretatik ikasitakoak aurtengoan baliogarria izango delakoan daude ZKE halterofilian.

Masterren jardueraz gain, ZKE Halterofilia Eskolarekin ere dihardu aurten Danel Lopez eta Ainhoa Larramendiren eskutik. Horrela, aurtengoan infantil mailako taldea, Harkaitz Gasco, Xuban Portillo, Romeo Ballesteros Mateos, Danel Saez, Iker Conde eta Urko Exposito Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan parte hartu eta irabazi dute. Halterofilia Eskola garatzeko asmoz, abuztuak 20tik 30ra Danel Lopez, Sierra Nevadako Errendimendu Altuko Zentroan ospatzen den goi mailako Halterofiliako entrenatzaile kurtsoan dago Espainiako Federazioak hautatuta. Irailean hasiko dira berriz entrenamenduak.