Borrar

Zarautz

«Jaiak zarauztarrentzat eta zarauztarrekin egindakoak izan behar dute», EH Bilduren ustez

Osteguna, 7 abuztua 2025, 21:27

Comenta

Zarauzko jai ereduaz, EH Bilduk bere ikuspegia helarazten digu eta hau diote: «Zarautzen gero eta ohikoagoa da jaiak handitzea, edukiak turistifikazio logiketan oinarritzea eta herritarren parte-hartzea bigarren plano batera baztertzea. Jai-egitarauak gero eta gutxiago dira herritarrei zuzendutakoak, eta gero eta gehiago bisitari eta kanpoko kontsumoari begirakoak».

Bestelako jai ereduan sinesten dutela diote. «Gure ustez, jaiak izan behar dira zarauztarrentzat eta zarauztarrekin egindakoak. Herritarren parte-hartzea erdigunean jarriko duen eredua bultzatu nahi dugu, non auzolana, inklusibitatea, segurtasuna, berdintasuna eta jasangarritasuna izango diren ardatz. Jaiak dira komunitatea sendotzeko, elkarrekin ospatzeko eta gure herriaren izaera biziarazteko tresna indartsua, eta ezin ditugu bihurtu irudi hutseko produktu turistiko».

Zarauzko EH Bilduko Udal Taldeak konpromisoa hartu duela diote jai eredua alda-tzeko norabidean lanean jarraitzeko. «Herritarren ekarpenak entzun, elkarteekin elkarlanean aritu, eta benetan guztiontzat izango diren jaiak eraikitzea da gure helburua. Benetan Zarauztik eta zarauztarrontzat».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Jaiak zarauztarrentzat eta zarauztarrekin egindakoak izan behar dute», EH Bilduren ustez