Itzurungo rasara irteera antolatu du Arkamurkak igande honetarako

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Urteko sasoi honetan ohikoa bihurtu den bezala, aurten ere rasa edo marearteko irteera antolatuko du Arkamurka Natur taldeak. Maiatzak 19, igandean, egingo da irteera hau. Marea biziak dira eta marearteko putzuetan aurkitzen diren bizidunak aztertuko dira.

Jende guztientzako irekia dagoen ekintza bat da. Umeekin egiten den antzekoa egingo da, bizidunak aurkitu, balde batean sartu eta alde egin aurretik berriro askatu.

Marea behea goizeko 11:40tan denez - 0.5ko marea-, hitzordua Zumaiako Itzurungo hondartzaren gainean izango da, goizeko 9:30tan elkartuz. Izena emateko, nahikoa aleiza1@hotmail.com idaztea edo 655.722399 telefonora deitzea ( Aitor).