Isabel Otxoa irakaslearen hitzaldia gaur Antonianoan

Isabel Otxoa, UPV/EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslearen hi-tzaldia izango da gaur arratsaldeko 19:00etan, Antoniano aretoan, eta jorratuko duen gaia 'Pentsioekin bakarrik ez ditugu emakumeon arazoak konpontzen' da. Isabel Otxoak zabaldu nahi duen ideia zera da: «emakumeoi pentsioekin bakarrik ez zaizkigula asetzen ditugun beharrak. Emakumeon ikuspuntutik, buelta eman behar zaio pentsioen kontuari», dio Otxoak. «Ez dut esaten ez dugula pentsioen alde borrokatu behar, jakina borrokatu behar dugula. Baina pentsioak aldarrikatzen ditugunean, aldarrikatzen ari gara ongizatea zahartzaroan, eta ongizate horrek eduki gehiago dauzka. Nola txertatu beharko lirateke emakumeei lotutako eskaerak pentsiodunen borroketan? Borroka osatuagoa izateko, emakumeen ikuspuntutik pentsioak benetan baliogarriak izateko, zerbitzuen aldeko borroka gehitu behar diogu eskaera orokorrari».

Antonianoko ateak herritarrentzat zabalik izango dira.