Zarautz
Irteerak antolatu dituzte txori kantuen melodia eta orkideen magiaz gozatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Zarautz
Irteerak antolatu dituzte txori kantuen melodia eta orkideen magiaz gozatzekoAntxon Etxeberria
zarautz.
Jueves, 10 de abril 2025, 20:08
Udaberri bete-batean gauden honetan, Arkamurka natur taldetik bi irteera antolatu dira astebururako naturaz gozatzeko. Aurten Zarauzko hainbat parajetara hurbiltzea da euren asmoa; besteak beste, Vista Alegre parkera eta Zarauzko lorategietara, betiere naturaren balioak zaindu eta balioan jartzeko. Gaur egun, kontzientzia ekologiko handia dagoen arren, pertsona askok ez dituzte euren inguruko hegaztiak zein orkideak edo landareak ezagutzen eta irteera berrien helburuetako bat hori da, besteak beste, inguruko basabizitza ederraz jabetzea, eta, bide batez, gozatzea.
Batetik, bihar, larunbata, goizeko 09:30ean, Vista Alegreko parkearen (Torreoia) sarreran egingo dute hitzordua. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da, eta bidean inguruko txoriak eta haien kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Arkamurkako kidea den Pello Izkeaga ornitologoak.
Adin eta eagutza maila guztiko pertsonentzat egongo da zuzendua ibilaldia. Jarduera Vista Alegreko parkean zehar egingo dute, eta, guztira, bi edo hiru ordu inguruko iraupena izango du, prismatikoak eta hegazti gidaren bat ekartzea ere gomendatzen dute.
Bestalde, Zarautz inguruko orkideak ezagutzeko irteera antolatu dute iganderako, goiz buelta Arkamurka taldeko Juantxo Unzuetak eta Eraztun Berde Urdineko arduradunak gidatuko dutela. Hala, oso familia anitza osatzen duten, eta bizi ziklo konplexu eta forma zein eraldaketa askotariko loreak ezagutzeko aukera eskainiko da. Irteeera, goizeko 09:30ean egingo dute, Agueseko biribilgunetik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.