Iñurritzako Jai Batzordeak biharko azokaren egitaraua zabalduko du

Iñurritzan. San Pelaioak. /  A. E.
Iñurritzan. San Pelaioak. / A. E.

Azoka goizeko 11.00etan irekiko da, eta 12.30ean txakoli dastaketa izango da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Iñurritzako Jai Batzordeak bihar emango dio hasiera propio prestatu duen San Pelaioko jai egitarauari, eta hasteko bihar bertan urteroko azoka izango da Iñurritzan. Biharko egitaraua hasteko, goizeko 10.30ean, auzo arteko pala txapelketa jokatuko da, bertsolariekin lagunduta. Azken Portu, Urteta, Hiruerreketa eta Iñurritzako bizilagunak izango dira lehian.

Jarraian, goizeko 11.00tan, azoka zabalduko da, Iñurritzan. Bertako produktuak izango dira: barazkiak, eztia, ogia, gozokiak, gazta, haragia loreak... Segidan eta baita ere, urtero bezala, Ikastola aurreko frontoain, haurrei zuzendutako Mendi marrazketa-txokoa. Eguerdiko 12.15ean, ipuin kontalariaren txanda, eta 12.30ean, txakolin dastaketa, upategi desberdinen partaidetzarekin. Egitarauak arratsaldez jarraituko du, 17.30ean, Jalgi dantza taldearen aurkezpenarekin; 19.00etan, triki-poteoa Iñurritzako tabernetan zehar, Iñurritza elkartearen atarian hasita, eta 22.00etan, kantu-afaria. Beraz, Iñuritzara buelta bat egiteko aitzakia ederra, goizetik zein arratsaldez.