Borrar
Erakusketak itxiko du antolatutako egitaraua. ETXEBERRIA

Zarautz

Inguruko natura ezagutzeko, zaintzeko eta gozatzeko aukera

Hitzaldi eta dokumentalekin osatuko da bihar zabaltzen den Natura Astea

Antxon Etxeberria

zarautz.

Larunbata, 11 urria 2025, 20:45

Comenta

Udazkenero bezala, martxan da Natura-Astea Zarautzen. Arkamurka Natura-Elkarteak urtero antolatzen duen ekimen honek gure inguruko natura ezagutzeko, zaintzeko eta gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Aurtengo egitaraua bereziki aberatsa da, eta herritarrak animatu nahi dira antolatu diren hitzaldi, dokumental eta erakusketetan parte hartzera, ea denon artean naturaren aldeko kontzientzia indartzen dugun. Aurtengo hitzordua bihartik aurrera, urriaren19ra izango da eta bertan naturaren eta gizartearen arteko harreman konplexuak jorratuko ditu, klima-aldaketaren eragina, espezie inbaditzaileak, turismoaren presioa eta mendiko kirolen inpaktua bezalako gaiak aztertuz.

Hitzaldiak eta dokumentalak astean zehar izango dira, guztiak euskaraz eta Zarautzen bertan. Joango gara egunetik egunera agenda azaltzen, baina, hasteko, bihar, astelehena, 19:45etan Arkamurka Elkartearen egoitzan Aranzadiko mikologia saileko Iñaki Sanz-Azkuek, 'Mikologia: Onddo sentikorrak klima eraginen baitan', hitzaldia emango du. Asteartean, 'Kantauri' dokumentalaren emanaldia izango da, 19:00etan, Modelon eta ondoren Xabier Minarekn solasaldia (naturalista, dokumental egilea, ikertzailea, irakaslea).

Asteazkenean (19:45tan, Arkamurkaren egoitzan) 'Kiroldegiak mendian: Espezie inbaditzaileak?' gaia jorratuko du Luixmari Zulaika Isasti zarauztarrak (EHUko irakaslea). Ostegunean, urriak 16, 19.45tan, Arkamurkaren egoitzan, 'Turismoa, natura eta mendia: Ezinezko oreka? Turista maitea hau ez da postal huts bat', Jon Kareaga, eduki sortzailea eta ingurumen aktibistarekin.

Natura-Astea amaitzeko, Zarauzko azokan onddoen erreinuari buruzko erakusketa, perretxikoen erakusketa eta ingurune naturalaren inbasioa jorratuko dira datorren igandean, Merkatu Plazan.

Antolatu diren ekitaldietan herritarrei parte hartzera animatzen zaie.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inguruko natura ezagutzeko, zaintzeko eta gozatzeko aukera

Inguruko natura ezagutzeko, zaintzeko eta gozatzeko aukera