Borrar

Zarautz

Imanol Urbieta Musika Eskolak zabalik du aurrematrikulazio epea

Larunbatean honetan ate irekien jardunaldia egingo du, goizeko 10:30etik 12:30era

J.M. ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:26

Imanol Urbieta Musika Eskolan lehen aldiz matrikulatu nahi duten ikasleek maiatzaren 12tik 23ra (biak barne) edukiko dute aurrematrikula egiteko aukera. Izen-emateak Musika Eskolan egin behar dira edo eskolak duen web orrialdearen bidez https://udalmusikaeskola. wordpress.com. Eska daiteke informazioa ere telefonoz deituta (943 50 65 89) edo mezua honera bidalita, imanolurbietazme@ gmail.com.

Lau urtetik aurrera eta adin mugarik gabe, tailerra, hizkuntza musikala (bai txikiak, bai helduak), musikoterapia, 14 musika tresna (biolina, biolontxeloa, bonbardinoa, gitarra, klarinetea, perkusioa, pianoa, saxofoia, txistua, trikitixa, tronboia, tronpa, tronpeta, zeharkako flauta eta taldeak (konboa, klasikoa, triki, teklatua, txistu, haize metala, haize egurra).

Musika eskolaren webgunean irakasle eta ikasleen lanari buruzko informazio ikus dezakezue. Horrez gain, datorren larunbatean, maiatzak 10, Musika Eskiolak ate irekien jardunaldia egingo du.

Goizeko 10:30etik 12:30era musika eskola bisitatzea dago, mugimendu gelak, Musikoterapia, eta aukera ere izango da aurrez aurre instrumentu guztiak ikusi, entzun eta baita frogatzeko ere. Animatu eta azaldu bertara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Imanol Urbieta Musika Eskolak zabalik du aurrematrikulazio epea