Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ikastaro berriak antolatu ditu Zarauzko Gurutze Gorriaren herri biltzarrak

El Diario Vasco

ZARAUTZ.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 14 de septiembre 2019, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak Lehen Sorospenen, Desfibrilagailu Erdi-Automatiokoaren Erabilerarako eta Uretako Sorospen ikastaroak antolatu ditu irailaren 16 tik aurrera, datorren astelehen honetan hasita.

Lehen Sorospenen ikastaroa biztanleria guztiari zuzendua dago, eta bertan ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak irakasten dira, bihotz-biriken berpizkundea, zaurien ardura eta abar landuz. Ikastaroan izena emateko baldintza bakarra gutxienez 16 urte izatea da, eta era berean, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliogarria da.

Desfibrilagailu Erdi-automatikoa erabiltzeko ikastaroan bihotz-geldialdian hain erabilgarriak diren gailu hauek nola erabili erakusten da, formatu laburrean. Uretako Sorospenen ikastaroan uretan eta itsasoan sorospena emateko teknikak lantzen dira, hondartza eta itsas-inguruaren ezagutzaz gain. Ikastaro hau egiteko 18 urte beteak izan behar dira.

Informazioa lortzeko edo izena emateko, 610.102872 telefonora deitu, edo posta elektronikoz zarautz@cruzroja.es helbidera idatzi dezakezue.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios