Igor Azpitarteri omenaldia

Biharko egunean festa bai, baina aldi berean, Zurekineko hostalariek Igor Azpitarte gogoratu nahi dute. Taldeko sortzaileetako bat izan zen, beti lanerako prest, eta orain hiru hilabete hil zen, ustekabean. Biharko festaren barne omenalditxo bat egingo diete, bertso eta guzti.

Hau da bertsoa. Igor Azpitarteri

Alamedatik herriarentzat

lanean gogotik ekin;

zurekin gure elkartearen

sortzaile eta langile fin;

joan ziñen da gurekin zaude

elkarte kide denekin.

Esker oneko omenaldia

orain nahi dizugu egin,

familiaren bitartez denok

egon nahi degu zurekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos