Idiazabal Gaztaren ibilbideko seigarren txangoa datorren igandean egingo da

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatzen du, Zaldibian hasi eta Seguran amaituko delarik 19 kilometroetako ibilaldia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Pagoeta Mendizale Elkarteak Idiazabal Gaztaren Ibilbideko seigarren txangoa egingo du azaroaren 11an, datorren igandean. Zaldibian hasi eta Ordizia, Beasain, Olaberria eta Idiazabal herrietatik igaro ondoren Seguran amaituko da ibilaldia.

Ibiladia, goiz buelta izango da, hau da, ibilaldia amaitzean etxera etorriko dira. Distantzia 19 kilometro ingukoa eta 5 ordutan egiteko modukoa da.

Izen ematea ohi bezala Mendizabal kinkiladendan egin beharko da. Irteera, beti bezala, goizeko 7:30tan Agoues-eneko biribil gunetik.

Berez, zeharkaldi osoa goian aipatutako txangoarekin amaitzen da, baina otsailaren 4ean egitekoa zen lehenengo txangoa eguraldi traketsa eta alerta egoera zela medio bertan behera gelditu zen. Txango hori abenduaren 2an egingo da, horrela, urtearen barruan zekarkaldi osoa amaitzeko.

Egitaraua osatzeko bilera

Bestalde, Pagoeta Mendizale Elkarteak, azaroak 8 osteguna, arratsaldeko 20:00etan, eta Elkarteko lokalean datorren urteko (2019) irteera egutegia osatzeko bilera egingo degu. Bilera hau bazkide guztientzako da eta «batzordetik animatu nahi zaituztegu, dauzkazuen proposamen guztiak lasai azaltzeko, denon artean azter-tzeko. Beraz animatu eta pentsa-tzen joan zein irteera egin daitezkegun».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos